Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4223

EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko apirilaren 11ko agindua jakinarazteko. Agindu horren bidez ezetsi egin zen Miguel Ángel García García jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa.

Idazki honen idazpuruan aipatutako 2001eko apirilaren 11ko agindua Miguel Ángel García García jaunari jakinaraztea ezinezkoa izan denez, ediktu hau argitaratuz jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jartzen duen moduan.

2001eko apirilaren 11ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Miguel Ángel García García jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa azesteko.

Ikusi da Miguel Ángel García García jaunak aurkeztutako errekurtsoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren uztailaren 27ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2000ko martxoaren 28an, EHAAn argitaratu zen urte bereko martxoaren 21eko agindua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketarako deia egin zuena.

Bigarrena.– Miguel Ángel García García jaunak, horretarako jarritako epearen barruan, eskabidea aurkeztu zuen barematu beharreko agiriekin batera.

Hirugarrena.– Abuztuaren 31n EHAAn argitaratu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko uztailaren 27ko Agindua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zuena.

Laugarrena.– Aginduarekin ados ez zegoenez, Miguel Ángel García García jaunak errekurtso bat aurkeztu zuen, bere ustez baremoko 1.2.4; 1.4 eta 2.1 idatz-zatietan emandako puntuazioa ez zelako zuzena eta meritu horiengatik puntu gehiago gehitu behar zirelako.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Honako hauek dira aplikatu beharrekoak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena; Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko Legea, 1993ko otsailaren 19koa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 30eko 174/1999 Dekretua; Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 21eko Agindua eta horiekin bat datozen arau orokorrak.

Bestalde, horretarako legitimatuta dagoenak aurkeztutako errekurtso hau legez ezarritako epean ebazteko eskumena Hezkuntza sailburuordeak du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan xedatutakoaren arabera. Artikulu hori aldatu egin zuten partzialki urtarrilaren 13ko 4/1994 Legeak eta martxoaren 30eko 174/1999 Dekretuaren 4. artikuluak.

Bigarrena.– Miguel Ángel García García jaunak 1.2.4. idatz-zatiari dagokionez (antzinatasuna, lehiaketarako parte hartu duen lanpostuan behin betiko destinoa duela), esaten du kanpora atxikita dagoela 1989tik 1995era, eta 0 puntu eman zaiola. Bere ustez, 15 puntu eman behar zaizkio 6 urte oso direlako.

Horri dagokionez, egiaztatu da zenbaketa 1990eko irailaren 12an hasi eta 1995eko irailaren 11n amaitzen dela, eta horregatik, errekurtso-egileak adierazi duen moduan, 15 puntu (2+2+3+4+4) dagozkiola.

Baina 1.2.4 idatz-zatiko hamabost puntu horiek baloratuta ditu errekurtso-egileak eta horrela agertzen da behin betiko esleipenean, zeina 2000ko abuztuaren 31ko EHAAn argitaratu baitzen. Bertan, 1.2 idatz-zatiari buruzko puntuazioa agertzen da, 52,76 puntu, honela banatuta:

1.2.1 azpiarloa: 16 urte eta 11 hilabeteko antzinatasuna (1983/10/11tik aurrera), 33, 76 puntu.

1.2.4. azpiarloa: 15 puntu (2+2+3+4+4).

1.2.5. azpiarloa: 4 urte, hamaika hilabete eta 18 egun, behin-behineko destinoa, 4 puntu.

Beraz, erreklamatutako puntuazioak emanda ditu errekurtso-egileak eta kontuan hartu dira lanpostuak esleitzeko, eta puntu guztiak barematu ondoren 56,46 puntu eman zaizkio, aurrez aipatu dan EHAAn agertzen den bezala. Beraz, bere errekurtsoak ez du inolako oinarririk, guztira 41,46 puntu eman zaizkiola baitio.

Hirugarrena.– Miguel Ángel García García jaunak errekurtsoan dio, 1.4 idatz-zatiari dagokionez (prestakuntza jarduerak eta ikastaroak), ez zaizkiola zuzen baloratu jarduera horiek: berak dio 0 puntu aitortu zaiola eta 4 puntu eman behar zaizkiola; gauza bera 2.1 idatz-zatiko argitalpenei dagokionez, bere ustez ez baitzaizkio baloratu.

Aldez aurretik, esan behar da errekurtso-egilea ez dabilela zuzen emandako puntuazioari dagokionez. Izan ere, 1.4.2 idatz-zatian puntu 1 aitortu zaio, idatz-zati horretan gehienez eman daitekeena; 2.1.1 idatz-zatian, berriz, 0,70 puntu aitortu zaio. Batzorde tekniko baloratzaileek, deialdiarekin bat eratuta daudela, diskrezio-ahala dute bi idatz-zati horiek baloratzeko.

Ikastaro eta argitalpeni buruzko idatz-zatian, 2000ko martxoaren 21eko Aginduak hau dio hamabosgarren oinarrian:

"Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduak ebaluatzeko, puntuen baremoko 1.4. eta 2.1 paragrafoetan aipatutakoei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak izendatuko ditu batzorde barematzaileak, espezialitateka edo antzerako espezialitateen arabera, honako kide hauek osatuta:

Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen kidegorako:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario bat edo Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen kidegoko funtzionario bat, ahal dela katedraduna izango dena.

Kideak: Bigarren Mailako Irakaskuntzako edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak."

Beraz, ikus daitekeenez, arloan aditu diren pertsonek baloratu dituzte ikastaroak eta argitalpenak, eta, Miguel Ángel García García jaunak egindako erreklamazioaren ostean, errekurtso-egileak aurkeztutako agiriak aztertu zituzten bigarren aldiz, zehatz mehatz, 2000ko uztailaren 7an. Beraz, kontuan hartuta batzorde hauek duten diskrezio-ahal teknikoa, idatz-zati horretan emandako puntuazioa ez dago aldetzerik.

Hori dela eta, erreklamazioa nahiatez ezetsi behar da.

Azaldutakoagatik, eman zaizkidan eskurantzez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Miguel Ángel García García jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2000ko uztailaren 27ko Aginduaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezestea eta eman zitzaion puntuazioa dagoenetan uztea. Agindu horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen.

ERREKURTSOAK

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hilabeteko biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Eta Miguel Ángel García García jaunari jakinarazteko, leku ezezagunean baitago, ediktu hau egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 18a.

Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala