Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4058

IRAGARKIA, 2001eko ekainaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da honako proiektu hau: Alarde I izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: lurpeko bakuna) Irungo udal barrutian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI 20/24045- ATD.46/01 -M.u.

Kokagunea: Olaketa auzoa - Irun.

"Alarde I" deritzan transformazio zentroa:

Mota: lurpeko bakuna.

Potentzia: 630 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13200/398/230 v.

Aurrekontua: 2.590.398 PTA (15.568,61 euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San sebastián, 2001eko ekainaren 21a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala