Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4056

IRAGARKIA, 2001eko ekainaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da honako proiektu hau: Zurgindegi izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: txabola garai bakuna) Altzoko udal barrutian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI 20/24007- ATD.44/01 -M.u.

Kokagunea: AU A-4 Industrialdea - Altzo.

"Zurgindegi" deritzan transformazio zentroa:

MOta: txabola garai bakuna.

Potentzia: 630 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13200/398/230 v.

Aurrekontua: 2.582.673 PTA (15.522,18 euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko ekainaren 21a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala