Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4055

IRAGARKIA, Oñatin Arantzazu kalearen eta udal pilotalekuaren artean Ubao ibaiaren uholdeak galarazi eta ibaia bideratzeko obrak egiteko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espediente zenbakia: 6/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu mota: Obra-kontratua.

b) Helburua: Ubao ibaiaren ubidea zabaldu eta berdindu egingo da 357 m-ko tartean; zabalera uniformea izango du, 8,5 m-koa eta aldapa, luzetara, %0,8koa izango da.

c) Loteak: ez.

d) EHAA:

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: Ohikoak.

b) Prozedura: Negoziatua.

c) Esleipen era: Publizitaterik gabe.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: Berrehun eta hogeita hamalau milioi bederatziehun eta berrogei mila ehun eta berrogeita hemeretzi (234.940.159) pezeta (1.412.018,79 Euro).

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2001eko ekainaren 14a.

b) Esleipenduna: Construcciones Ubiri, SL.

c) Nazionalitatea: Espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Berrehun eta hogeita hamalau milioi zortziehun eta hogeita hamalau mila zortziehun eta hogeita hamasei (234.834.836) pezeta (1.411.385,79 Euro).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala