Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4053

IRAGARKIA, Astincen (Derion) Bidarte-Lezama trenbideko pasagunea kendu eta oinezkoentzako zaldain bat jartzeko obrak egiteko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espediente zenbakia: 3/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu mota: Obra-kontratua.

b) Helburua: pasagunearen ordez altzairu ijetzi pintatuzko zaldain bat jarriko da, eta horri eusteko metalezko pilareen sekzioa eta altuera aldatu egingo da batetik bestera.

c) Loteak: ez.

d) EHAA:

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: negoziatua.

c) Esleipen era: publizitaterik gabe.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: hogeita bederatzi milioi zortziehun eta hiru mila bostehun eta hirurogeita hamalau (29.803.574) pezeta (179.123,09 euro).

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2001eko ekainaren 5a.

b) Esleipenduna: Construcciones Balzola, SA.

c) Nazionalitatea: Espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita bederatzi milioi berrehun eta berrogeita hamazazpi mila bostehun eta laurogeita hiru (29.257.583) pezeta (175.841,62 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala