Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4052

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 21ekoa, Ingurugiro sailburuordearena, Santurtzi eta Zierbenan 400 kV-ko energia elektrikoa garraiatzeko linea, zirkuitu hirukoitza eta bakuna gauzatzeko Proiektuari buruzko ingurugiroaren gaineko eraginaren Deklarazioa adierazteko dena.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren arabera, bere I. eranskineko B) idatz-zatian jasotzen diren proiektuak ingurugiroaren gaineko erasoari buruzko azterlanera jarri beharko dira banan-banan, proiektuok egiteko edo, hala behar izanez gero, baimentzeko hartzen den administrazio-ebazpenaren aurretik ingurugiro erasoaren deklarapenarekin bukatuta.

Santurtzi eta Zierbenan 400 kV-ko energia elektrikoa garraiatzeko Linea zirkuitu hirukoitza eta bakuna gauzatzeko Proiektua onartzeko jardunbidea hasi da, eta horrekin zerikusia duten izapideak gauzatu dira, otsailaren 27ko Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Legea, eta Ingurugiroaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, eta berau garatzeko den irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuari jarraituz. Honakoak dira izapide hauek

– Aurrezko kontsultak, 1999ko ekainaren 28an.

– Red Eléctrica de Españak Administrazio-baimena eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, 2000ko abuztuaren 21ean.

– Jendaurrean jarri dira 30 eguneko epean zehar proiektua bera eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana (Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 2000ko azaroaren 30ko 230. alea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2000ko abenduaren 11ko 235. alea).

– Proiektua eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana Ingurugiro Sailburuordetzara bidali ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 2001ko martxoaren 6an eta apirilaren 11n, Ingurugiroaren gaineko Eraginari buruzko Deklarazioa egin dezan.

Aipatutako proiektuaren espedientean jasotzen diren agiri tekniko eta txostenak aztertu dira eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana zuzena da indarreango araudian xedatutakoaren arabera, beraz, Ingurugiro Sailburuordetzak, bera baita organo aginpideduna ingurugiroaren gaineko erasoari buruzko deklarazio hau emateko Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 28ko 160/2000 Dekretuaren arabera, honako hau

EBATZI DU:

1.– Santurtzi eta Zierbenan 400 kV-ko energia elektrikoa garraiatzeko linea zirkuitu hirukoitza eta bakuna gauzatzeko Proiektuari buruzko aldeko Deklarazioa egitea.

2.– Honako baldintza hauek ezartzea proiektua burutzeko, lotesleak izango direnak Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren 47.2 artikuluaren arabera:

2.A.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak proiektuaren Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko Ingurugiro Sailburuordetza honetan aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera eta berariaz ebazpen honetan finkatutako zehaztapenen arabera gauzatu beharko da proiektua.

2.B.– Egitasmoa aldatzen edo zabaltzen bada, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren 50. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

2.C.– Egitasmoaren sustatzaileak ingurugiroaren gaineko eragina neurtzeko aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera gauzatuko dira neurri zuzentzaileak. Horiezaz gain ondoko neurriak ere hartuko dira kontuan:

2.c.1.– Konkordantzia-falta behatu da burutzapen-proiektuaren eta ingurugiroaren gaineko azterlanaren artean sostenguneen kopurua, kokapena eta ezaugarriei dagokionez. Zierbenako Udalak egindako alegazioei erantzunez, Proiektuaren Titularrak berretsi egin du Burutzapen-proiektuan jasotako informazioaren balioa.

Hala eta guztiz ere, Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanaren II Eranskineko "Santurtzi-Zierbena 400 kV-ko linearen sostenguneetan sartzeko bideak Eraikitzeko Proiektua" ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlaneko datuetan oinarrituta landuko da. Beraz, obrak hasi aurretik sostenguneetarako sarbideen Proiektu berri bat landu beharko da, linearen burutzapen-proiektuan aurreikusitakoarekin bat datorrena.

Sostenguneetara sartzeko bideen gaineko Proiektu berri honek barne izango ditu neurri zuzentzaileak, zaintzarako plana, aurrekontua eta baldintza-plegua. Neurri zuzentzaileei dagokion atalean erantsita joango da sarbideen ezponda eta lubetak alde horretako espezieekin edo landaredi potentzialari dagokion espezieekin landare-berritzeko neurriak.

Aipatutako proiektua idazterakoan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arraintza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak 2001eko ekainaren 15ean emandako txostena kontuan hartuko da, linea trazaduraren inguruan dagoen Genista legionensis populazioan eraginak ekiditeko, eta bereziki, aipatutako populaziotik hurbil dagoen errepikagailura gaur eguneko sarrera bidea ez erabiltzeari dagokionez.

2.c.2.– Obrak hasi aurretik, kontratistak jarduerarako proposamen xehatuak landu beharko ditu, ondorengoetan adierazitako alderdiei dagokionez:

– lan plataformak mugatzea eta beharrezko egokitzapen-lanak deskribatzea.

– makinak kokatzea.

– obrako materiala aldi batean biltegiratzeko puntuak kokatzea.

– sostengune bakoitzaren artean eroaleak jartzeko sistema; kasu bakoitzean aurrez ikus daitekeen ingurugiroaren eraginean oinarrituta justifikatuta. Horretarako, kontuan izango da Ebazpen honetako 2.c.3 idatz-zatian aipatutako eremuaren azterlana.

– eragindako eremuak leheneratzea, espazio horiek alde horretan ageri diren edo landaredi potentzialari dagokion espezieak erabiliz landare-berritzea barne.

Proposamen horiek kontratistak diseinatuko ditu eta obraren zuzendariari aurkeztu beharko dizkio, onespena izan dezaten. Obraren zuzendariaren onespena berariazkoa izan beharko da, ebazpen honen D idatz-zatian aipatzen den Ingurugiro Aholkularitzak txostena eman ondoren. Lanak burutzeko programan sartuta geratuko dira proposamenak.

2.c.3. Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen, eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 1998ko ekainaren 10eko Aginduaren, Genista legionensis e Iris latifolia espezieak hurrenez urren "galzoriko espezien" eta "arraroen" kategorian katalogatzen dituenaren arabera, debekatuta dago espezie horietako aleak deuseztea. Alde horretatik, aipatu behar da espezie biak obren eremuan bertan ageri direla, eta Genista legionensis-en kasuan Punta Lucero Mendiaren arean bakarrik ageri dela Euskal Herrian.

Agindu hori bermatzeko, Ebazpen honetan 2.c.1 eta 2.c.2 idatz-zatietan adierazitako agiriak landu aurretik eta lurzoru horretan edozein jarduera burutu aurretik, proiektuak eragindako arean landa-azterketa hertsia burutuko du arlo horretan aditua den espezialista batek. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arraintza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak 2001eko ekainaren 15ean emandako txostenarekin bat eginez, espezien banaketa arearekiko eta landa lanaren ondorioz inguruan identifikatzen diren eta proiektuaren ondorioz eragin arriskua duten espezimen guztiekiko segurtasun perimetro bat seinalatuko da bai eremuan eta bai xehetasunezko kartografian.

Proiektuaren T-11 eta T-12 sostenguneen inguruan aparteko ikerketa sakona burutu beharko da.

Obrak zuinkatu eta burutzeko garaian Ebazpen honetako 2.D idatz-zatian adierazitako Ingurugiro Aholkularitzako botanikako espezialista bat egongo da obran bertan.

2.c.4.– Eragindako eremuetan Leheneratzeko eta landare-berritzeko lanak errazteko, sarbideak gauzatu eta dorreak zimentatzeko garaian, landare-lurra bereiztuta indusi, bildu eta hedatuko da. Haitza hondeatzetik geratzen diren material hondarrak obren aldetik baztertu eta duten izaeraren arabera kudeatuko dira.

2.c.5.– 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, eta 13 sostenguneetan dorreak piezaz pieza muntatuko dira sostengunean bertan, garabi-beso baten bidez, muntaketarako plataformen azalera ahal dena gutxitzeko.

2.c.6.– Elektrabidearen instalazio eta mantenimendurako beharrezkoak diren mozketa eta belar-sastrakak kentzea eskuz egin beharko dira.

2.c.7.– Dena dela, jarduera horiek urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan, baso-espezie batzuen berariazko Araudiari buruzkoan, emandako zehaztapenen menpe egongo dira.

2.c.8.– Obrak dirauen bitartean garbiketa lanen kontrol zehatza egingo da obrara ibilgailuak pasatzeko tokietan.

2.c.9.– Indusketako materialak, baztertzeko hormigoia, enbalajeak, eta eraikuntza fasean sortutako eta bizigabetutzat karakterizatzen diren eta hondakin bizigabe eta bizigabetuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren aplikazio esparruan kudeatuko diren hondakinak, hondakin bizigabeetarako isurtegira bidaliko dira, hain zuzen, dekretu horretan jasotzen diren berariazko baldintzak betetzen dituen isurtegira.

2.c.10.– Eraikuntza zein funtzionamendu faseetan sortutako pintura hondakinak, olio erabiliak eta beste edozein hondakin arriskutsu kudeatzeko, bete egin beharko da Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta berariazko xedapenetan xedatutakoa. Ondorioz, debekatuta dago zuzenean edo beste material batzuekin nahastuta isurtzea.

2.c.11.– Ondare kulturalari buruzko 7/1990 Legean xedatutakoa eta ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanean begietsitako neurri zuzentzaileak betetzeaz gain, kontuan izan beharko da 2000ko urtarrilaren 14an Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zabalkunderako Zuzendaritza Nagusiak egindako txostenaren edukia.

2.c.12.– Linearen funtzionamendu fasean eremu elektriko eta magnetikoetako balioak ez dituzte gainditu behar 1999ko uztailaren 12an Europako Batasunaren Kontseiluak egindako Gomendioan, publikoak oro har eremu elektromagnetikoarekiko izan dezakeen esposizioari buruzkoan, jasotako erreferentziako neurriak eta oinarrizko murrizketak (0 Hz eta 300 GHz bitartean).

2.c.13.– Linearen funtzionamendu fasean, zarata-mailak honako mugak izango ditu:

– Zaratak egunez: Etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan barrualdean, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundu, 8:00 eta 22:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

– Zaratak gauez: Etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan barrualdean, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundu, 22:00 eta 8:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

– Era berean, ondoko industri jardueretako barrualdera ezin izango da 60 dB (A) baino zarata handiagorik jaulki.

2.c.14.– Obra hori amaitu eta gero, garbiketa ekitaldi zehatza egin beharko da, proiektuaren eraginpean egondako eremua obra hondakin guztietatik zeharo garbi gera dadin.

2.D.– Obrak amaitu arte, ingurugiroko gaietan, neurri babesle eta zuzentzaileen diseinuan eta botanika arloan ondo jantzitako aholkularitza eduki beharko du Obraren Zuzendaritzak. Betekizunen Pleguan Obraren Zuzendaritzari izendatutako egitekoak direla eta, aipatutako gaiei buruz Obraren Zuzendaritzak erabakiak hartu aurretik aholkularitza horretako espezialistek egindako txostena hartu beharko dute gogoan.

2.E.– Ingurugiroa Zaintzeko Programa

Zaintzako Programa egingo da ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanean proposatutakoaren arabera. Horri, erantsiko zaizkio, behar denean, Ebazpen honetako 2.c.1 idatz-zatian adierazitako sarbideetarako proiektutik eratorritako kontrolak eta ondoren zehazten diren beste kontrol hauek:

Programa hori Obra kontratatzeko Baldintza Pleguetan sartuko da eta dagokion aurrekontua izango da.

2.e.1.– Proiektua burutzen den bitarteko zaingo ekintzak.

2.e.1.1.– Obrak egin ahala sortutako gorabeheren erregistroa egin beharko da, baita neurri zuzentzaileak eta babesleak noraino bete diren jasotzeko ere. Erregistro hori Ingurugiro Sailburuordetzak ikuskatzeko moduan egon beharko da eta, obrak amaitzen direnean, nolanahi ere, Sailburuordetzari bidali beharko zaio.

2.e.2.– Linearen funtzionamendu faseko zaingo ekintzak.

2.e.2.1.– Eremu elektromagnetikoekiko esposizioa kontrolatzea.

Kontrol-egitarau bat diseinatuko da tentsio altuko linea-ezarpenaren inguruan bizi den biztanleriak duen esposizio maila ebaluatzeko. Santurtziko Cercamar Auzoko 5. eta 6. etxebizitzen ondoko eremu elektriko eta magnetikoen intentsitatea kontrolatuko da. Kontrol horretan sartuko dira linea martxan jarri aurretik eta martxan jarri ondorengo lehenengo urteko neurketak. Erreferentziako balioak Kontseiluaren 1999ko ekainaren 12ko Gomendioak, publikoak oro har eremu elektromagnetikoarekiko izan dezakeen esposizioari buruzkoak (0 Hz eta 300 GHz bitartean), bere III. Eranskineko 2. laukiko parametroen balioen parekoak izango dira. Parametro horietarako ezarritako erreferentziako mailak gaindituz gero, II Eranskineko I. Laukiko parametroak neurtuko dira gomendatutako oinarrizko murrizketak betetzen diren ikusteko.

2.e.2.2.– Linearen inguruko etxebizitzetan zarata-maila kontrolatuko da. Linea martxan jarri aurretik eta ondoren, martxan dagoen lehenengo urtean, hiru hilean behin neurtuko da zarataren inmisio maila, Cercamar auzoan sostengunetik gertuen dauden etxebizitzetan. Neurketa hauek baldintza klimatologiko desberdinetan egingo dira, baita zarata egin eta zabaltzeko kontrako baldintzatan ere. Halaber, erantsi egingo dira gaueko datuak.

2.e.2.3.– Azpiegituraren funtzionamenduko lehen hiru urteetan, seihilean behin, hegaztiek tentsio altuko linearen aurka egin ditzaketen talkak kontrolatu eta zainduko dira.

Hegaztien gaineko kontrolean behatutako intzidentziak ondorengo agirietan islatuko dira. Agiri horiek jasoko dituzte hegaztien gaineko eragina eta hilketari buruzko gertakizunak (espezieak eta eragindako banako kop., egunak eta kokapena). Agiri horiek Ebazpen honetako e.5 idatz-zatian adierazitako urteko txostenetan sartuko dira.

2.e.2.4.– Leheneratzearen arrakasta kontrolatzea

Obrak amaitu ondorengo bi urtetan argindarraren linea ezarpenak eragindako eremua leheneratzeko ekintzen arrakastaren aldizkako jarraipena egingo da.

2.e.2.5.– Egitasmoaren titularrak urteko memoria landuko du, Ingurugiroa Zaintzeko Programa osatzen duten kontrolak eta txostenak jasoko dituena.

2.e.2.6.– Aurreko idatz-zatian ezarritakoa kaltetu gabe, Ingurugiroa Zaintzeko Programaren kontrol batzuek Ebazpen honetan ezarritako kalitaterako helburuak gainditzen badituzte, Proiektuaren titularrak egoera hori berehala jakinaraziko dio Ingurugiro Organoari, eta aurrez definitutako atalaseak gainditzeko ustezko arrazoiak eta proposatutako irtenbideak zehazten dituen azalpenezko txosten bat ere erantsiko dio.

2.e.2.7.-Zaingo plan horrek aldaketak jasan ahal izango ditu, neurtu beharreko parametro, neurketen sarritasun eta parametrook egon behar duten goi-mugei dagokienez, batez ere, xedapen berriak jartzen badira indarrean edo eragindako sistemen egiturari edo funtzionamenduari buruzko ezaguera berri nabarmenei egoki beharra badago.

2.F.– Ebazpen honen aurreko idatz-zatietan xedatutakoaren kaltetan gabe, proiektuaren titularrak honako agiri hauek bidali beharko ditu Ingurugiro Sailburuordetzara:

2.f.1.– Obrei hasiera eman aurretik, obra-bideen proiektua, ebazpen honen 2.c.1 idatz-zatian aipatzen denaren arabera.

2.f.2.– Obrak bukatutakoan, gorabeheren erregistroa eta neurri zuzentzaileen betetze-maila, ebazpen honen e.1.1 idatz-zatian aipatzen denaren arabera.

2.f.3.– Urtero, obrak amaitu ostean, urteko txostena, Ebazpen honetako e-2-5 puntuan aipatzen den Ingurugiroa Zaintzeko Programa osatzen duten kontrol eta txosten desberdinez osatua.

3.– Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorraren 47.8 artikuluaren arabera, bi urteko epea finkatzen da proiektuaren burutzapenari hasiera emateko, ingurugiro erasoaren deklarapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe hori bukatzen bada proiektuari hasiera eman gabe, sustatzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik, ingurugiro erasoaren deklarapena baliogabetu egingo da. Hala ere, organo aginpidedunak luzatu ahal izango du hasiera emateko epea, behar bezala justifikatutako arrazoirik balego.

4.– Ingurugiro erasoaren deklarapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 21a

Ingurugiro sailburuordea,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala