Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4051

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 17koa, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordearena, Etxebizitza, Arkitektura eta Eraikuntzako Teknologiaren arloan ikerketa lanak egiteko laguntza bat emateko dena.

2001eko martxoaren 7ko Aginduz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak Etxebizitza, Arkitektura eta Eraikuntzako Teknologiaren arloan ikerketa lanak egiteko, diziplina horietan ondoriozko prestakuntza eta guzti, hamar laguntzetarako deia egin zuen.

Epaimahai kalifikatzaileak 2001eko maiatzaren 15ean emandako aktan jasotzen den esleipen proposamena aztertu da.

Deialdi hori arautzen duen 2000ko apirilaren 19ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ikerketarako beka bat ondorengo gai eta pertsonari esleitzea:

1. Beka "Asmoa eta estilo arkitektonikoa hiri-hazkundean". Pedro Ignacio Mendizabal Miguelez jauna.

Bigarrena.– Hautagairik ez dagoenez ez dago ordezkoen zerrendarik, uko egin edo bestelakorik gertatuz gero ordezkotza egiteko.

Administrazio bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, Ebazpena EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 115. artikulua eta Lege horren beraren 48.2 artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 17a.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea,

MIGUEL ANGEL DELGADO GONZALO.


Azterketa dokumentala