Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
4050

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 25ekoa, Osasun Publikoko eta Nekazaritza zuzendariek egindakoa, Fraisoroko Nekazaritza Eskolak antolaturiko ingurumenerako eta elikagaien industriarako (DDD) izurri-hilkarien aplikatzaile-txartela lortzeko ikastaroa (oinarrizko mailakoa) homologatzen duena.

Ingurumenerako eta elikagaien industriarako (DDD) izurri-hilkarien aplikatzaile-txartela lortzeko ikastaro bat (oinarrizko mailakoa) homologa dadin, Fraisoroko Nekazaritza Eskolak aurkeztu dituen eskabide eta agiriak azterturik; kontuan hartuta ikastaro horrek behar bezala betetzen dituela Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan eta Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1995eko otsailaren 28ko Aginduan ezarritako eskakizunak; eta Izurri-hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikaziorako Batzorde Teknikoak homologazioaren aldeko proposamena egin ondoren, honako hau

EBATZI DUGU:

Lehenengoa.– Ondoko ikastaro hau homologatzea:

Deitura: Ingurumenerako eta elikagaien industriarako (DDD) izurri-hilkarien aplikatzaile-txartela lortzeko ikastaroa.

Maila: Oinarrizkoa.

Ordu-kopurua 24.

Antolatzailea: Fraisoroko Nekazaritza Eskola.

Jasotzaileak: DDD tratamenduak aplikatzeko zerbitzuetako langile laguntzaileak, izurri-hilkariak (oso toxikotzat jo ez direnak) erabili behar dituztenak.

Helbidea: Tel.: 943 692162. Zizurkil-Gipuzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten, 1995eko otsailaren 28ko Aginduaren 5. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaie Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari eta Osasun sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 25a.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

Osasun Publikoko zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.


Azterketa dokumentala