Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2001eko uztailaren 14a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4048

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 20koa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia zuzendariarena, Ondarroa udalerrian erabilera guztietarako kanalizazio bidezko gas naturalaren instalazioak eraikitzeko baimen-eskaerari buruzkoa.

Erref: GUD-Ond - CGB-2001/7 – ASS/AOK

Pilar Urruticoechea Uriarte andreak, Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresaren izenean eta ordezko gisa, 2001eko urtarrilaren 29an, Ondarroa udalerrian erabilera guztietarako kanalizazio bidezko gas naturalaren banaketa-instalazioak eraikitzeko baimena eskatu du.

Espedienteari buruz erabakitzerakoan kontuan hartu behar dira, eta erreferentziatzat hartu, ondorengoak:

AURREKARIAK

Bat.– Aipatutako eskaria jendaurreko informaziopean jarri zen eta 2001eko martxoaren 16ko BAOn, 2001eko martxoaren 15eko EHAOn eta El Correo eta Deia egunkarietan argitaratu zen, gainera, iragarkia Ondarroako Udaleko iragarki taulan ere jarri zen; jendaurreko informazioan egon zen denboran ez zen alegaziorik aurkeztu, ezta konpetentziako proiekturik ere.

Bi.– Eskari horren tramitazioaren barnean, 2001eko otsailaren 21ean, aurkeztutako proiektuaren kopia bat bidali zitzaion Ondarroako Udalari, interesatutako erakundea izanik, egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan; baina horri buruzko erantzunik ez zen jaso.

Hiru.– 2001eko otsailaren 21ean, espedientea bidali zitzaien, proiektuaren separaten bidez, ukitutako erakundeei, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Sailari eta Ingurumen Ministerioko Euskal Autonomia Erkidegoko Kostalde Mugapeari. Horiek guztiek euren baldintzak bidali zizkieten Sociedad de Gas de Euskadi S.A.ri, eta azken honek onartu egin ditu.

Lau.– 2001eko maiatzaren 18an, Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Ondare Zuzendaritzak eginiko txostenaren kopia ekarri du, non adierazten baita ebazpen honen xede den instalazio-proiektua gauzatu baino lehen, proiektu arkeologikoa aurkeztu behar dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak onartu beharko duela.

Ondorengo hauek dira Ebazpenaren

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Energia Zuzendaritza da organo eskuduna espediente honen ebazpena egiteko, otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan aurreikusitakoa kontuan hartuz, zeinaren arabera ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala (1999ko otsailaren 26ko EHAO).

Bi.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko EAO), Erregaien Sektoreari buruzkoak, eta Gas Erregaien Zerbitzu Publikorako Arautegiak, urriaren 26ko 2913/73 Errege Dekretuaren bitartez onartuak (1973-11-21eko EAO), gasa banatzeko sareak eraiki ahal izateko aldez aurretik baimen administratiboa edukitzea eskatzen du, baita jendaurreko informazioaren tramitea aldez aurretik betetzea ere.

Hiru.– Espedientearen tramitazioan eta bere edukian frogatuta geratzen da indarrean dagoen legerian eta aplikagarri direnetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituela.

Lau.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak etxeko erabilerarako gas naturalaren banaketa EAEko 60 herri baino gehiagotan egiten du, beraz, frogatutzat jotzen da bere gaitasun legala, teknikoa eta ekonomia-finantzazkoa aurkeztu den proiektua burutzeko.

Ikusita aipatutako aginduak eta gainontzeko xedapen orokorrak eta aplikagarriak honako hau

EBATZI DUT:

Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresari baimena ematea Ondarroa udalerrian gas naturalaren instalazioak eraikitzeko, "Ondarroako "B" Presio Ertaineko Banaketa Sarea" izeneko proiektuari dagokiona. Proiektu horren azken helburua erabilera guztietarako gas naturala banatzea da eta ondorengo ezaugarriak edukiko ditu:

Erregulazio eta Neurketarako Estazioa (ERM): bi posiziotara zabal daitekeen irteera linea, guztira 1950 m3(n)/h-ko edukiera du eta sarrerako gehieneko presioa 16 bar da eta irteerakoa, berriz, 4 bar.

Banaketa sarea "B" Presio Ertainean: Erregulazio eta Neurketarako Estazioan du jatorria eta udal ikastetxe publikoaren ostetik eta Zaldupeko udal polikiroldegitik doan bidetik jarraituko du, Ondarroako itsasadarraren gaineko zubiraino; han, adarkatu eta bi ibarretatik jarraituko du, horrela, gasa udalerri osora iritsiko da.

Gasa eroango duen tutueria dentsitate ertaineko polietilenozkoa da, PEMD motakoa, SRD11 seriekoa, 200, 110 eta 63 mm-ko diametrotan, guztira 4452 m-ko luzeran.

Zerbitzuaren gehieneko presioa 4 kg/cm2 izango da.

Sarearen ibilbide osoa eta bere ezaugarri guztiak aurkeztu den proiektuaren memorian eta planoetan des-

kribaturik daude.

Deskribatutako instalazioen aurrekontua, guztira, 61.212.631 pezetakoa da.

Baimen hau emateko ondoko baldintzak bete behar dira:

1.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak zonalde jakin baten eskaini behar ditu bere zerbitzuak eta zonalde hori 2-NG-A-001 planoan mugatuta dago. Plano hori aurkeztutako proiektuan jasotzen da eta 2001eko urtarrilaren 9an ikus-onetsi zen 86 zenbakiarekin. Plano berean mugatzen dira udalerri horretan eskatzaileak beregain hartzen dituen zabalkuntzarako konpromisoak.

2.– Ebazpen honen bitartez baimentzen diren instalazioak "Ondarroako "B" Presio Ertaineko Banaketa Sarea" izeneko proiektuaren arabera egin beharko dira. Proiektu hori Jesús Martínez de Luco industri ingeniari jaunak sinatuta dago eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi zuen 2001eko urtarrilaren 9an, 86 zenbakiarekin. Horrez gainera, aurkeztutako beste dokumentazio teknikoak ere kontuan eduki beharko dira.

3.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak, instalazioen proiektua gauzatzen hasi aurretik, proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko du Bizkaiko Foru Aldundiak onets dezan.

4.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak, 2 hilabeteko epean, 1.224.253 pezetako (milioi bat eta berrehun eta hogeita lau mila berrehun eta berrogeita hamahiru pezeta) fidantza bat edo fidantzak osatu beharko ditu, instalazioari dagokionez bere obligazioak betetzen dituela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusten dena kontuan hartuz. Fidantza hori, Euskal Herriko Gordailuen Kutxa Nagusian jarriko da dirutan, estatuko baloreetan edo bankuko abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuaren 3. ataleko 11. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuz, edo aseguru-etxeek emaniko asegurua kontratatzearen bitartez, Aseguru Pribatuaren antolamenduari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen eta abuztuaren 2ko 33/84 Legearen baldintzapean badaude eta Espainia EBri lotzeko tratatutik sortutako konpromisoetara egokitzeko ekainaren 6ko 1255/86 Errege Dekretu Legegilearen baldintzapean badaude.

Fidantza Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.ri itzuliko zaio, instalazioak baimendu eta baimenean ezartzen diren epeetan horiek eraiki ondoren, lurralde erakunde eskudunek instalazio horiek martxan jartzeko akta edo aktak formalizatzen dituztenean.

5.– Lanak hamabi hilabete igaro baino lehen hasi beharko dira, instalazioak egiteko baimena ematen den egunetik aurrera kontatuta eta baimen hori eman den egunetik aurrera, gehienez jota, 36 hilabete geroago amaituko dira.

6.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.k, instalazioak martxan jartzeko akta formalizatzen den egunetik zenbatzen hasi eta hogeita hamar eguneko epea amaitu baino lehen hasi beharko du gas naturala bideratzen.

7.– Hornitutako gasaren ezaugarriak aldatzeko, edo aldagarri den beste batengatik ordezkatzeko administrazioaren baimena beharko da, urriaren 26ko 2913/73 Dekretu bidez onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikorako Arautegi Orokorraren 8. artikuluko c) idatz-zatian ezartzen dena kontuan hartuz.

8.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. enpresak edozein unetan eskualdatu ahal izango ditu instalazio hauek, Bizkaiko Lurralde Bulegoari aurrez jakinarazita eta titular berriak baimen honek dakartzan betebehar eta eskubide guztiak subrogatuko ditu.

9.– Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.k hornidura egokia mantendu beharko du. Gainera, instalazioen zainketa zerbitzua, matxuren konponketa, erreklamazioak eta, orokorki, erabiltzaileenganako arreta egokia eta behar bezalakoa izango da; bestalde, instalazioen kontserbazio eta behar bezalako funtzionamenduaren erantzule egingo da, Gas Erregaien Zerbitzu Publikorako Arautegi Orokorraren 27. artikuluan esaten dena betez, betebeharrak eta erantzukizunak ezartzen baitizkie bai emakidadunari eta bai instalazioarekin edo gasaren hornidurarekin zerikusia duten gainontzeko pertsona fisiko edo erakundeei.

10.– Inola ere ez da ulertuko baimen hau monopolio erregimenean ematen denik, ezta aparteko eskubideak ematen dituenik ere.

11.– Baimen hau ematen da lanak egiteko beharrezkoak diren udal nahiz probintzi mailako beste baimen edo lizentzien kalterik gabe edo beste horiez gain; hala ere, eskatzaileak gainontzeko baimen horiek eskatu beharko ditu.

12.– Lanak abiarazteko, Bizkaiko Lurralde Bulegoan aurkeztu beharko dira Lanen Zuzendaritzaren ziurtagiriak, ukitutako erakundeen froga eta baimenei buruzkoak.

Administrazio bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoa kontuan hartuz.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 20a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala