Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2001eko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3414

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 32/01 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez, kontratu bat esleituko da, UPV/EHUko ikasleak karpeta sailkatzailez hornitzeko.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. 94 601 20 01 - Faxa. 94 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: gehienez 15.000.000 PTA (90.151,82 Euro), BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 300.000 pezeta (1.803,04 Euro)

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2001eko uztailaren 4ko 13:00ak arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: 2001eko uztailaren 4ko 13:00ak arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi preskripzio teknikoak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 2001eko uztailaren 10a.

c) Ordua: 10:30ean.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/

Leioa, 2001eko maiatzaren 25a.

Ekonomia Gaietako errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala