115. zk., 2001eko ekainaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
3413
EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 30/01 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez, Araba eta Gipuzkoako campusetako ikastegietan jantoki-kafetegi zerbitzuaren kontratua esleituko da.
1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa - 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 6012001- faxa. (94) 480 11 90.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: goian adierazitakoa
b) Loteak eta kopurua: 2 lote; lote bakoitzerako kontratu bat egin ahal izango da. 1. lotea: Kafetegi Zerbitzua, Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean, 2. lotea: Kafetegi-Jantoki Zerbitzua, Gipuzkoako Campuseko Zuzenbide Fakultatean.
c) Emateko lekua: ikusi oinarrien orriari dagokion karatulako 6. puntua
d) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak (5. puntua).
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: ohikoa.
b) Prozedura: irekia
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: ez da halakorik.
5.– Behin-behineko bermea: 200.000 PTA (1.202,02 Euro), lizitatzen den lote bakoitzeko.
6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: oinarrien orrian adierazitakoa.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak:
a) Sailkapena: ez da halakorik
b) Bestelako baldintzak: ikusi oinarrien orria.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: 2001eko uztailaren 4ko 13:00ak arte
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orria.
c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri, baina preskripzio teknikoen orrietan adierazitakoaren hobekuntzak onartuko dira.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a puntua.
b) Eguna: 2001eko uztailaren 10a.
c) Ordua: 10:30ean.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/
Leioa, 2001eko maiatzaren 23a.
Gerentea,
F. J. ANDECHAGA VIVANCO.