Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2001eko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3408

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko arlo sanitarioko informatika proiektuak koordinatzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko ardura izango duen zerbitzua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/0414/OSC1/052001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko arlo sanitarioko informatika proiektuak koordinatzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko ardura izango duen zerbitzua kontratatzea.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatzeko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Antolamendu Nagusia (ikusi oinarriak).

d) Gauzatzeko epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 21.000.000 PTA (126.212,54 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: 1. puntuan adierazitakoak. f) Eguna: eskabideak aurkezteko epea bukatu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

– Ekonomia eta finantza arloko kaudimena: azken hiru urteetan egindako negozio guztien zenbatekoaren (guztira) eta eskainitako zerbitzuen edo egindako lanen aitorpena. (Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko Testu Bateginiko 16. artikuluak xedatutakoaren arabera ere egiaztatu ahal izango da).

– Kaudimen teknikoa: azken hiru urteetan eskainitako zerbitzuen edo egindako lanen zerrenda. Zerrenda horretan zenbatekoak, datak, onuradunak (publikoak zein pribatuak), jasoko dira. (Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko Testu Bateginiko 19. artikuluak xedatutakoaren arabera ere egiaztatu ahal izango da).

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko uztailaren 3a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak. d) Eguna: 2001eko uztailaren 6a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada). e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 31.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

CARLOS AGUIRREBEITIA MOMEÑE.


Azterketa dokumentala