Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Bartzelonako Ordezkaritza
3344

ZITAZIOA, egin gabeko jakinarazpenetarako.

Abenduaren 30eko 66/1997 Legeak (31ko EBO) Zergei buruzko Lege Orokorraren 105.6 artikuluari emandako idazkera berrian ezarritakoaren arabera, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziako Diru-bilketarako Bartzelonako Probintzia-Agentziako buruak:

Honakoa jakinarazten du: ondoren agertzen den zerrendan adierazten diren prozeduretan interesatuei edo beren ordezkariei jakinarazi ezin izan zaienez eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 105. artikuluan ezarritakoari jarraituz ahalegindu arren, Zerga-Administraziori egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik lortu ez denez, epatu egiten dira zerrenda horretan adierazitakoak, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamar asteguneko epean, ondoren adierazten den agertokira bertaratzeko, arauzko jakinarazpena jasotzeko.

Zehatutako epean eta tokian agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Izena.– More Fuster José Oriol.

NIF.– 46623673M.

Prozedura.– Bahitura-Prozeduraren hasiera.

Erreferentzia.– C1500000480013300

Unitatea.– Munta Txikiko Bilketarako Unitatea.

Agertokia.– Josep Carner ibilbidea, 33 beheko solairua, Bartzelona.

Bartzelona, 2001eko otsailaren 13a.

BILKETAKO PROBINTZIA BULEGOKO

BURUA.


Azterketa dokumentala