Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3343

EDIKTUA, 2001eko apirilaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 00.0568.01.03.01.02. zenbakiko errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Antonio Pascual Salas enpresari jakinarazteko dena.

Nik, Luis Valle Bolinagak, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Nasipa, S.L. enpresak eta Construcciones Dogasal, S.L. enpresak Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari aurkeztutako 00.0568.01.

03.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da. Errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak Nasipa, S.L. enpresari jarritako milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) pezetako isuna. Isun horren erantzule solidario, bestalde, Construcciones Dogasal, S.L. enpresa eta Antonio Pascual Salas enpresak dira. Hauek dira hautsitakoak: Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzako 20. eta 23. artikuluak (71-03-09ko MA; 71-03-16ko eta 71-03-17ko EAO) eta Eraikuntza, Beira eta Keramikaren Lan Ordenantzako 186., 192. eta 193. artikuluak (1970-08-28ko MA), eta horiek Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14. artikuluarekin lotuta (95-11-10eko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren berak emandako azken helbidean (Otalora kalea, 32, 4. J, Aretxabaleta, Gipuzkoa). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Nesipa, S.L. enpresak edo Construcciones Dogasal, S.L. enpresak edo Antonio Pascual Salas enpresak zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak Banco Bilbao Vizcayan duen sarreren kontu baimenduan (0182-5685-01-0000232003 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isun hori kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerepen-korrituak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiaren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala