Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3339

IRAGARKIA, 2001eko maiatzaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: transformazio zentroa, Durangoko udal barrutian.

Iberdrola Distribución-ek eskatu duen instalazioa jendeaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraitu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.

Erref.: CT-5130 - ATD-2001/28 – ASS/AOK

– Kokapena: Durangoko udal-barrutia.

– Aurrekontua: 4.905.080 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

"Tabira" deituriko 31 zenbakiko transformazio zentroa. Zentroaren edukia honakoa da:

4 kaiola modular ditu SF6 isolamendu integralekoak, eraikin barruan, lurpeko moduluan, In= 400 A-koak, eta iraupen laburreko Icc = 16 kA-koak.

Transformadoreak: 2 trifasiko, 630 kVAko eta 13,2/0,4 kV-ko transformazio-erlaziodunak.

Hozteko sistema: naturala, silikona-bainuan.

Era berean, aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko maiatzaren 7a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala