Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3338

EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2001eko otsailaren 26ko Agindua jakinarazteko. Agindu horren bidez, Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunari ezin izan zaio jakinarazi idazpuruan aipatzen den 2001eko otsailaren 26ko Agindua. Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan zehazten den eran egingo da, ediktu hau argitaratuz alegia.

2001EKO OTSAILAREN 26KO AGINDUA,
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUARENA, JUAN MARIA SAEZ DE CERAIN BEITIA JAUNAK AURKEZTUTAKO BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA EZESTEN DUENA.

Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko uztailaren 27ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa aztertu da. Agindu horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2000ko martxoaren 28an, urte bereko martxoaren 21eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen.

Bigarrena.– Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak, ezarritako epearen barruan, eskaria eta deialdian eskatzen ziren agiriak aurkeztu zituen.

Hirugarrena.– 2000ko abuztuaren 31n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko uztailaren 27ko Agindua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lekualdatze-lehiaketak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zuena.

Laugarrena.– Zerrenda horrekin ados ez zegoenez, errekurtsoa aurkeztu zuen Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak. Izan ere, bere iritziz baremoko 1.3.2. puntuan emandako puntuazioa ez zen egokia, berak bigarren titulu bat zuelako.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Honako hauek dira aplikatu beharrekoak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena; Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko 2/1993Legea, otsailaren 19koa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 30eko 174/1999 Dekretua; Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioak lekuz aldatzeko deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 21eko Agindua eta horiekin bat datozen arau orokorrak.

Bestalde, horretarako legitimatuta dagoenak aurkeztutako errekurtso hau legez ezarritako epean ebazteko eskumena Hezkuntza sailburuordeak du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan xedatutakoaren arabera. Artikulu hori aldatu egin zuten partzialki urtarrilaren 13ko 4/1994 Legeak eta martxoaren 30eko 174/1999 Dekretuaren 4. artikuluak.

Bigarrena.– Errekurtsogileak dio 1.3.2. puntuan eman zaion puntuazioa ez dela zuzena, egin dituen lehen zikloko ikasketak ez zaizkiolako kontuan hartu.

Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak, eskabidearekin batera, Valladolideko unibertsitatean eskuratutako lizentziaturaren ziurtagiri akademikoaren eta Vitoria-Gasteizko Geografia eta Historia Fakultatean eskuratutako Euskal Filologia espezialitateko lehen zikloaren kopia konpultsatu bana aurkeztu zituen, baina ez zuen frogatu lehen zikloko ikasketak eta lizentziatura elkarrengandik independenteak zirenik; izan ere, ez zituen bi titulazioei dagozkien espediente akademikoak aurkeztu, eta, beraz, ondoriozta daiteke titulazio batek (Filologia Erromanikoarenak) bestea eskuratzeko balio izan diola. Honen aurkako frogarik ezean, ez da bidezkoa Euskal Filologiako lehen zikloko ikasketak kontuan hartzea, meritu bera bi aldiz kontatzea izango bailitzateke. Beraz, batak ez zuela bestea eskuratzeko balio izan frogatu ez denez, baremoko 1.3.2. idatz-zatian zehazten denari jarraituz, lehenengoa ez da kontagarria. Horregatik guztiagatik, erreklamazioa ezetsita geratzen da.

Esandakoa kontuan hartuta, eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Juan Maria Saez de Cerain Beitia jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko uztailaren 27ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezestea. Agindu horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta emandako puntuazioa bere horretan gordeko da.

ERREKURTSOAK

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du interesatuak administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Eta Juan Maria Saez de Cerain Beitia jauna non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazi nahi zaio esandako guztia.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 9a.

Sailburuaren Kabineteko zuzendaria,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala