Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3336

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 31koa, Zerbitzu zuzendariarena, Ondarroako portuan zinpeko jagole zerbitzua burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 12A/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ondarroako portuan zinpeko jagole zerbitzua.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Ondarroako portuan (Bizkaian).

d) Gauzatzeko epea: hamazazpi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: berrogeita bederatzi milioi hirurehun eta hogei mila (49.320.000) pezeta (296.419,17 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: kontrata aurrekontuaren %2.

Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 39.

e) Telefaxa: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: III Taldea, 2. azpitaldea eta b) maila.

b) Bestelakoak: ez da bestelakorik behar.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko uztailaren 2a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.6 klausulan eta karatulako 28. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2001eko uztailaren 4a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2001eko uztailaren 12a.

e) Ordua: 10:30.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak ere eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan, bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan; eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala