Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3335

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 30ekoa, Garraio eta Herrilan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Hidrometeorologiako instalazioak kudeatu, ustiatu eta puntuan ipintzeko laguntza teknikoko kontratua burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 11A/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hidrometeorologiako instalazioak kudeatu, ustiatu eta puntuan ipintzea.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Euskal Autonomia Erkidegoan.

e) Gauzatzeko epea: 2001eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: hamasei milioi eta bostehun mila (16.500.000) pezeta (99.167 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Uren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 33.

e) Telefaxa: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik behar.

b) Bestelakoak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 21. puntuan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko ekainaren 25a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7 klausulan eta karatulako 30. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hilabete eta erdiz.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2001eko ekainaren 27a. Eskaintzaren bat postaz jasotzen bada, 2001eko uztailaren 5a.

e) Ordua: 10:30.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak ere eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan, bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan; eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala