Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3329

IRAGARKIA, Portugaleteko (Bizkaia) "Kanpazar" Lehen Hezkuntzako ikastetxean aurrealdea konpondu eta leiho berriak jartzeko kontratuaren enkanteari buruzkoa.

1.– Esleipena egingo duen entitatea:

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/36/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Portugaleteko (Bizkaia) "Kanpazar" Lehen Hezkuntzako ikastetxean aurrealdea konpondu eta leiho berriak jartzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Portugalete.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hiru hilabete, zuinketa-akta sinatzen den biharamunetik kontatzen hasita, kontratua sinatu aurretik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 31.652.877 PTA (190.237,62 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Baliabideen Lurralde Burutzan (Eraikuntza).

b) Helbidea: Kale Nagusia 85.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao (48011).

d) Telefonoa: (94)4031118.

e) Faxa: (94)4031075.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko uztailaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren azaleko 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko uztailaren 11, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1, — Lakua II, 3. solairua—.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Enkantean parte hartzen duenak bere eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hogei egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua —4. Aretoa—.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: 2001eko uztailaren 11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio bidaltzea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 29a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala