Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3327

LEHIAKETA. Iragarkia, Iradier-Arkaute (Araba) segurtasun sistema integralez hornitzea eta sistema hori jartzea helburutzat duen kontratua esleitzeko dena. (KBN C03/6/2001 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C03/6/2001.

2.– Kontatuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iradier-Arkaute (Araba) segurtasun sistema integralez hornitzea eta sistema hori jartzea.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko lekua: Arkaute (Araba).

d) Entregatzeko epea: 15 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 450.000.000 PTA (2.704.554,46 euro), honako urteko hauetan banatuta:

2001. urtea: 100.000.000 PTA (601.012,10 euro).

2002. urtea: 350.000.000 PTA (2.103.542,36 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 9.000.000 PTA (54.091,09 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko uztailaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak:

– Finantza erakundeen txostena.

– Azken hiru urteotan gauzatutako hornidurarik garrantzizkoenen zerrenda, horien zenbatekoa, egunak eta helburu publiko edo pribatua adieraziz. Dagozkien ziurtagiriak ere erantsiko zaizkie.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko uztailaren 13ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta oinarri teknikoetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua: ez.(Prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz

d) Eguna: 2001eko uztailaren 13a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: Pezetaren unitate-kontuan finkatuko da kontratuaren prezioa, ondorioz, pezetatan egin beharko du bere eskaintza lizitatzaileak. Pezeta eta eurotan eskaintza aurkeztea gertatuz gero, pezetatan aurkeztutakoa bakarrik hartuko da kontuan. Eta eskaintza eurotan bakarrik aurkeztea gertatuz gero, Administrazioak eskumena izango du euroak pezeta bihurtzeko.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): 2001eko maiatzaren 21a.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 30a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala