Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3326

LEHIAKETA. Iragarkia, EAEko 2 zenbakiko helburuaren programazio-agiri bakarraren plangintza, kudeaketa, jarraipen eta itxiera zereginetan Eusko Jaurlaritzaren FEDER-eko unitate administratiboari sorospen teknikoa ematea helburutzat duen kontratua esleitzeko dena (KBN C02/27/2001 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/27/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko 2 zenbakiko helburuaren programazio-agiri bakarraren plangintza, kudeaketa, jarraipen eta itxiera zereginetan Eusko Jaurlaritzaren FEDER-eko unitate administratiboari sorospen teknikoa ematea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: urte bi, esleipen ebazpenaren berri ematen denetik gehiago.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 32.000.000 PTAko (192.323,87 euro), honako urteko hauetan banatuta:

2001. urtea: 12.000.000 PTA (72.121,45 euro).

2002. urtea: 13.000.000 PTA (78.131,57 euro).

2003. urtea: 7.000.000 PTA (42.070,85 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 640.000 PTA (3.846,47 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko ekainaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: lizitatzaileek kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa frogatu beharko dute, honako agiri hauek aurkeztuz:

– Enpresak azken hiru ekonomi-ekitaldietan burututako negozio-kopuru orokorrari eta egindako obra, hornidura zerbitzu edo lanei buruzko aitorpena.

– Azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan antzekotsu eta esanguratsuenen zerrenda, horien zenbatekoak, epeak eta onuradun publiko edo pribatuak jasoko dituena.

– Kontratuan parte hartuko duten talde teknikoaren edo unitate teknikoen deskripzioa, batik bat kalitate kontrolaren ardura dutenena. Berdin dio kontratistaren enpresan zuzenean integratuta daudenentz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko ekainaren 28ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan jasotzen direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi.

e) Aldaerak (lehiaketa): ezingo da aldaerarik aurkeztu.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko ekainaren 28a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 30a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala