Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3323

EDIKTUA, diru-erreklamazioari buruzko 618/99 kognizio judiziotik datorrena.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegian diru-erreklamazioari buruzko 618/99 kognizioko judiziaren gaineko prozedura burutu da, Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahietxeak hala eskatuta, Carlos Alfonso Blanco Recio eta Amalia Larrabeiti Garcia Rincon jaun-andreen aurka. Hona hemen epaitzaren idazpurua eta epaitza bera:

EPAITZA

Imaz prokuradoreak, Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahietxearen izenean eta ordezkaritzan, Carlos Alfonso Blanco Recio eta Amalia Larrabeiti Garcia Rincon jaun-andreen aurka aurkeztutako demanda onesten dut. Beraz, demandatuak zigortu egiten ditut demandatzaileari 531.600 PTA-ko zenbatekoa gehi hitzartutako interesak ordaintzera. Era berean demandatuek ordaindu beharko dituzte prozesuko kostu guztiak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkaztu ahal izango da epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean, urtarrilaren 7ko Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 457 artikuluan eta hurrengoetan, hau da, prozedura honetan ezargarriak direnetan agintzen den moduan, eta beti ere, Lege horren lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

Epai hau eman, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuentzat, hau da, Carlos Alfonso Blanco Recio eta Amalia Larrabeiti Garcia Rincon jaun-andreentzat jakinarazpen balioa izan dezan, ediktu hau eman dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bateko apiruilaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala