Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3322

EDIKTUA, zenbatekoak erreklamatzeko 148/00 judizio exekutiboari buruzkoa.

Amurrioko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegiko idazkari María Icíar Puente Erquiaga andreak hauxe

JAKINARAZTEN DUT:

Aipatutako judizio exekutiboan epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Epaia.– Amurrion (Araba) martxoaren hogeita zazpian.

Amurrioko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegiko epaile Susana Junquera Bajo andreak epaitegi honetan burutu den judizio exekutiboko autoak ikusi ditu. Hona hemen judizioko alderdiak: demanda-egilea: Elkargi S.G.R., María Soledad Burón Murilla prokuradore eta José María Acedo Pela abokatu dituela; demandatuak: Aitor Labiano Herrejón, Mónica Alegría Lázaro, Felipe Alegría Prados eta María Mercedes Lázaro Solar, auzi-iheslaritzat joa. Judizioa zenbateko bat erreklamatzeko zen.

Epaitza: Aitor Labiano Herrejón, Mónica Alegría Lázaro, Felipe Alegría Prados eta María Mercedes Lázaro Solar jaun-andreen aurkako exekuzioarekin aurrera jarraitzeko agintzen dut, harik eta bahitutako ondasunen errematearekin Elkargi S.G.R.ri zor zaiona ordaindu arte, hau da, printzipala (3.795.390 PTA) gehi interesak eta eragindako kostuak (1.200.000 PTA), gerora kitapena egitearen kalterik gabe. Interesak eta hitzartutako interesak eta eragindako edo eragingo diren kostuak ordaintzera ere kondenatzen ditut, gerora kitapena egitearen kalterik gabe. Halaber, epai honen bidez, demandatua auzi-iheslaritzat joa izan denez gero, jakinarazpena epaiketan bertan eta lurraldeko aldizkari ofizialaren bidez egingo zaio, baldin eta interesdunak berari zuzenean egiteko eskatzen ez badu, eta horrako hori guztia alda-rrikatu, agindu eta izenpetzen dut."

Epaia Aitor Labiano Herrejón demandatuari jakinarazteko ematen dut hau, egonleku ezezagunean eta auzi-iheslaritzat joa baitago. Jar bedi, beraz, probintziako aldizkari ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-taulan.

Amurrio (Araba), bi mila eta bateko apirilaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala