Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3320

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 21ekoa, Garraio zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeko behar diren segurtasun ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren azterketen Epaimahai Kalifikatzailea zeintzuk osatuko duten, eta azterketak noiz eta non egingo diren zehazten duena.

Garraio zuzendariaren 2001eko apirilaren 4ko Ebazpen bidez, salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeko behar diren segurtasun ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako deia egin zen (apirilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ebazpena), eta, beraz, Ebazpenaren laugarren oinarrian eta Sustapen Ministerioaren 1999ko urriaren 21eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoa betetzeko

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeko behar diren segurtasun ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren azterketen Epaimahai Kalifikatzailea zeintzuk osatuko duten eta azterketak noiz eta non egingo diren zehaztea.

Epaimahai Kalifikatzailea:

Epaimahaiburua: Manuel Sanchez Jimenez.

Bokalak:

Cristina Vegas Egaña.

Luis Carlos Ruiz Villamor.

Francisco Javier Gonzalez Gomez.

Idazkaria: Jose Manuel Anabitarte Fernandez.

Azterketetarako lekua, eguna, eta ordua:

ADR- Errepidekoa, osoa: 2001eko ekainaren 18an (astelehenean), 9etan, Vitoria-Gasteizko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNEDen), Pedro Asua kaleko 2an. A-tik F-rako abizenak, 3. gelan. G-tik Z-rakoak, areto nagusian.

RID– Trenbidekoa, osoa: 2001eko ekainaren 18an (astelehenean), 11:30etan, Vitoria-Gasteizko Pedro Asua kaleko 2an, UNEDeko areto nagusian.

ADR- 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. salgai moten garraiorako: 2001eko ekainaren 19an (asteartea); 9etan, Vitoria-Gasteizko Pedro Asua kaleko 2an, UNEDeko areto nagusian.

ADR- Nazio Batuen Erakundeak 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa) zenbakiekin idenfitikaturiko likido sukoien garraiorako: 2001eko ekainaren 19an; 11:30etan, Vitoria-Gasteizko Pedro Asua kaleko 2an, UNEDeko areto nagusian.

ADR- 1. motako salgaien garraiorako: 2001eko ekainaren 20an (asteazkenean); 9etan, Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzak Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-7. solairuan duen bilera gelan.

ADR- 7. motako salgaien garraiorako: 2001eko ekainaren 20an (asteazkenean), 11:30etan, , Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzak Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-7. solairuan duen bilera gelan.

ADR- 2. motako salgaien garraiorako: 2001eko ekainaren 21ean (ostegunean), 10:00etan, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 2an duen 6. bilera gelan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 21a.

Garraio zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala