Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3317

103/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena emateari buruzkoa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) Administrazio Kontseiluak bilera bat egin zuen 2000ko azaroaren 23an, non erabaki baitzuen Akzionisten Batzar Orokorrari kapital kopurua berrizendatzeko proposatzea; kapital hori, ondorioz, 115.453.900,00 eurotan geldituko litzateke, 100,00 eurokoa izanik akzio bakoitzaren balioa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) Administrazio Kontseiluak 2001eko martxoaren 29an egindako bileran erabaki bat hartu zuen, hain zuzen ere, kapital soziala 5.708.600 eurotan (949.831.120 PTA) gehitzeko proposatzea Akzionisten Batzar Orokorrari.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) bazkide da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa; ondorioz, akzio berriak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea du, betiere baltzu publiko horren Akzionisten Batzar Orokorrak akzioak jaulkitzeko erabakia hartu badu. Eta hori, Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina onartzeari buruzko abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuko 158. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.1 artikuluan honako hau xedatzen da: edozein eratako baltzuak sortzeko eta beroietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak partaidetzak erosteko baimena dekretu bidez emango dela, aldez aurretik Ogasun eta Ogasun sailburuaren eta administrazio zereginetarako enpresaren gainetik egongo den Saileko sailburuaren proposamena jasoz.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) Akzionisten Batzar Orokorrak baltzuaren kapitala gehitzea erabakitzen badu, bost milioi zazpiehun eta zortzi mila eta seiehun eurotakoa (5.708.600,00 euro) 949.831.120 PTA) izan daitekeen gehiketa hori harpidetzeko baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari. Batzar horrek adierazitako moduan eta epeetan egin beharko ditu ordainketak Administrazioak.

2. artikulua.– Ahalmena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari aurreko artikuluetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen den egunetik beretik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala