Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3313

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 7koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, batetik, hamar egun balioduneko epea ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoan —Albaitaritzako lizentziatuak— karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuko lehiaketa-aldian zenbatu daitezkeen merezimenduak adierazi eta egiaztatzeko; eta, bestetik, euskararen eta beste hizkuntzen azterketak egiteko egunak finkatzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak 2000ko ekainaren 22an emandako Aginduaren bidez, onartu egin ziren 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak.

Oinarriotako 7.4 atalean adierazten denez, ariketa praktikoaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hamar egun balioduneko epea irekiko da lehiaketa-aldiko merezimendu zenbakarriak, hala denean, adierazi eta egiaztatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoan —Albaitaritzako lizentziatuak— karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuaren ariketa praktikoa burutu denez, orain, ariketa horren behin-behineko emaitzak argitaratu behar dira, bai eta, ondoren, merezimenduak adierazi eta egiaztatzeko epea ireki ere.

Halaber, finkatu egin behar da zein egunetan egingo diren euskararen eta beste hizkuntzen jakite-maila neurtzeko ariketak; eta, horretarako, hautaketa-prozesuaren baitan, hautagaien deialdia egin behar da.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikarien kidegoan —Albaitaritzako lizentziatuak— karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoaren behin-behineko emaitzak jendaurrean jarriko dira, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitzetako iragarki-oholetan, bai ohiko helbide elektronikoetan (www.ivap.org eta www.ej-gv.es).

Bigarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako emaitzen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarren artikulua.– Hautaketa-prozesuaren oinarri orokorren 7.4 atalari jarraituz, hamar egun balioduneko epea irekitzen da —Ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita— lehiaketa-aldiko merezimendu zenbakarriak, hala denean, adierazi eta egiaztatzeko, betiere oinarri orokorrek eta hautaketa-prozesuko oinarri espezifikoek ezarritako moduan. Merezimendu horiek adierazteko, eranskinean azaltzen den inprimakia bete beharko da.

Laugarren artikulua.– Oinarri espezifikoetako 4.3.1.2. atalak dioena betetzeko, egindako zerbitzu-aldia behin baino ez da balioetsiko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoan. Hortaz, kidego batean zenbatzeko aurkezten diren zerbitzu-aldiak, baldin eta dagokien lehiaketa-aldirako balio badute, kidego horretan bakarrik erabili ahal izango dira.

Bosgarren artikulua.– Ingeles, frantses eta alemanaren azterketa idatziak 2001eko irailaren 26an egingo dira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan eta interneteko www.ej-gv.net eta www.ivap.org, helbideetan, irailaren 6an iragarriko den lekuan, ondoko ordutegiaren arabera:

• Ingelesa: 09:00

• Frantsesa: 12:00

• Alemana: 16:00

Seigarren artikulua.– Euskarari dagokionez, hizkuntza-eskakizunen ariketa idatziak 2001eko irailaren 27an egingo dira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan eta interneteko www.ej-gv.net eta www.ivap.org, helbideetan, irailaren 6an, iragarriko diren lekuan eta ordutegian.

Zazpigarren artikulua.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

ERANSKINA / ANEXO
MEREZIMENDUAK ADIERAZI ETA EGIAZTATZEKO FITXA
FICHA PARA ALEGACIÓN Y ACREDITACIÓN DE MÉRITOS

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

NAN / D.N.I.:

KIDEGOA / CUERPO:

TXANDA / TURNO:

HELBIDEA / DOMICILIO:

A. Euskara

• Agiriak aurkezten ditut/ Aporta documentación: Bai / Si <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2> nEz / No <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

• Aurkeztutako agiriak / Documentación aportada. ——————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————-

B. Ingelesa, frantsesa eta alemana / inglés, francés y alemán

• Agiriak aurkezten ditut / Aporta documentación: Bai / Si  <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Ez / No  <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

• Aurkeztutako agiriak / Documentación aportada (gurutze bat egin dagokion tokian / señale con una cruz lo que corresponda)

Hizkuntza Eskola Hizkuntza Eskola Hizkuntza Eskola

Ofizialaren 3.a Ofizialaren 4.a Ofizialaren gaitasun-agiria

3.º Escuela Oficial de 4.º Escuela Oficial de Certificado de aptitud de la

Idiomas Idiomas Escuela Oficial de Idiomas

Frantsesa / francés

Ingelesa / inglés

Alemana / alemán

C. Aurkezten ditudan tituluak/ Títulos que presenta

(gurutze bat egin dagokion tokian/ señale con una cruz lo que corresponda)

Doktore-tituluak / Títulos de doctor

Unibertsitateko goi-mailako titulu ofizialak / Titulaciones universitarias superiores oficiales

Unibertsitateko erdi-mailako titulu ofizialak / Titulaciones universitarias medias oficiales

Graduatu ondoko tituluak / Títulos de postgrado (titulu berekiak eta masterrak/ títulos propios y masters)

II. mailako LHko tituluak (LHko goi-mailako teknikaria edo teknikari espezializatua)

Títulos de FPII (Técnico Superior o Técnico Especialista de FP)

I. mailako LHko tituluak (LHko teknikaria edo teknikari laguntzailea)

Títulos de FPI (Técnico o Técnico Auxiliar de FP)

D. Egindako zerbitzu-aldiak (txanda irekia eta elbarrientzako txanda)

Servicios prestados (turno libre y turno de personal minusválido)

• Adieraz ezazu zein zerbitzu-aldi egin dituzun administrazioan, kidego/ lanpostu honen lehiaketa-aldian kontuan har daitezen.

• Señale los servicios prestados en la Administración que alega para ser tenidos en cuenta en la fase de concurso de este cuerpo/ plaza.

Hasiera-eguna Amaiera-eguna EAEko adm. orokorra EAEko foru- eta toki-adm. Beste adm.

Fecha inicio Fecha fin Adm. Gral. CAPV Adm. foral y local de CAPV Otras adm.

OHARRA/ NOTA:

EAEko administrazio orokorrean egindako zerbitzu-aldiak ez dira egiaztatu behar, baina bai adierazi inprimaki honetan.

Los servicios prestados en la Administración General de la CAPV no precisarán acreditarse, pero deberán alegarse en este impreso.

_______________________, _____ko ______________ren _____a
En ____________________, a _____ de _______________ de _____
Izenpea / Firma:

<FONT FACE="New York,Times New Roman">


Azterketa dokumentala