Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3306

101/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakunde autonomo administratiboaren (HABE) 2001. urterako aurrekontu luzatuko 4713 HABE programan diru-sarrerak lortu direla-eta, zenbaki bereko programan 100.000.000 PTAko (601.012,10 euro) kredituak habilitatzen dituena.

Lankidetza Hitzarmen bat izenpetu da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakunde autonomo administratiboaren (HABE) artean, hain zuzen ere, Justiziako Administrazio langileak hizkuntza mailan trebatzeko. Horrek dakarren kostua Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren pentzutan izango da.

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakunde autonomo administratiboaren (HABE) 2001. urteko ekitaldirako aurrekontu luzatuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

4713 238.82 69.900.000 420.107,46

422.01 30.100.000 180.904,64

GUZTIRA /TOTAL100.000.000 601.012,10

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

4713 323.74 100.000.000 601.012,10

Justizia Administrazioko zerbitzuko langileek hizkuntza mailan har dezaten trebakuntza finantzatzeko erabiliko dira diruok.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala