Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3305

100/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontu luzatuko 5131 programan "Trenbideak" eta 9119 programan "Euskal Sektore Publikoarekin beste harreman batzuk" diru-sarrerak lortu direla-eta, 5131 programan 87.347.982 PTAko (524.971,94 euro) kredituak habilitatzen dituena.

1998ko irailaren 24an lankidetza hitzarmena izenpetu zen Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren, Bilboko Udalaren eta "Bilbao Ría 2000"-ren artean, hain zuzen ere, Bilboko tranbiaren A linea –Atxuri-San Mamés zatia, 1. Fasea– abian jartzeko. Horren ondorioz, konpromiso sendoak daude aurtengo ekitaldian ondorengo proiektuak finantzatzeko egingo diren ekarpenetarako:

Bilbao-Ría 2000 Bilboko Udala
Espedientea Pezetak Euroak Pezetak Euroak

1.– Riberako azpizentrala 26.267.216 157.869,15 13.133.608 78.934,57

2.– Abandoibarrako azpizentrala 31.964.772 192.112, 15 15.982.386 96.056,07
Guztira 58.231.988 349.981,30 29.115.994 174.990, 64

Lankidetza Hitzarmen horretako zortzigarren klausulako "Obrak finantzatzea eta ordaintzea" 2. puntuan ezarritakoa aintzat hartuz, kredituen habilitazio hau proposatzen da, Bilboko Udalak eta "Bilbao-Ría 2000" sozietateak gauzatu behar dituzten ekarpenei dagozkienak alegia.

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2001. urteko ekitaldirako aurrekontu luzatuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

51310 623.81 87.347.982 524.971,94

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

51310 751.00 58.231.988 349.981,30

91190 722.01 29.115.994 174.990,64

GUZTIRA / TOTAL87.347.982 524.971,94

Habilitatutako kredituok "Riberako Azpizentrala" eta "Abandoibarrako azpizentrala" proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, biak ere Bilboko tranbiaren A lineari —Atxuri-San Mamés zatia, 1. Fasea— dagozkionak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ALVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala