Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3304

99/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontu luzatuko 9119 programan "Euskal Sektore Publikoarekin beste harreman batzuk" diru-sarrerak lortu direla-eta, 4111 programan "Administrazio Orokorra: Egitura eta Laguntza" 2.430.000 PTAko (14.604,59 euro) kredituak habilitatzen dituena.

Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, non ezartzen baita aldundiak 4.860.000 PTAko (29.209,19 euro) konpromisoa —hainbat epetan ordaintzekoa— hartuta duela istripu kardiobaskular akutuak, hilkortasun saihesgarria eta hilkortasun goiztiarra aztertzeari buruzko proiektua finantzatzeko. Bigarren epeari dagokion zenbatekoa ordaindu da oraingo honetan, hots, 2.430.000 PTA (14.604,59 euro).

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Garraio eta Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2001. urteko ekitaldirako aurrekontu luzatuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

4111 231.00 2.430.000 14.604,59

GUZTIRA/ TOTAL2.430.000 14.604,59

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

9119 421.02 2.430.000 14.604,59

GUZTIRA / TOTAL2.430.000 14.604,59

Istripu kardiobaskular akutuak, hilkortasun saihesgarria eta hilkortasun goiztiarra aztertzeari buruzko proiektuak finantzatzeko erabiliko dira fondook.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.


Azterketa dokumentala