103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Fruizko Udala
3032
IRAGARKIA, Mungialdeko eskualdearentzako "Mungialdeko Behargintza" Udalen Enplegu Zentrua eratzeari buruzkoa.
2001eko martxoaren 14an Udalak Osoko Bilkuran egindako batzarrean Mungialdeko eskualdearentzako "Mungialdeko Behargintza" Udalen Enplegu Zentrua eratzeko asmoz jarduera eta ekonomia-finantza txostena biltzen duen bideragarritasun-egitasmoa eta arau-egitasmoa onartu zituen. Baita sozietate hau arautuko duten estatutuak ere. Honen era juridikoa erantzukizun mugatuko sozietatea izango da eta "Mungialdeko Behargintza S.L." izena hartuko du.
Iragarkia 30 lanegunez iragarki-taulan jendaurreratuko da, iragarkia azkenengoz argitaratzen duen Aldizkarian —Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian— agertzen denetik hasita. Epe horretan jabedunek zein erakundeek alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazio horiek Udalbatzak ebatziko ditu.
Fruiz, 2001eko maiatzaren 18a.