Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
3031

IRAGARKIA, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Matrikulari buruzkoa.

Abenduaren 27ko 1991/192 Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, 2001.eko ekitaldiko Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokion Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalerrien Matrikulak, Bilbo, Basauri, Mallabia eta Zierbenako udalen gutxienezko kuotak izan ezik, jendaurrean erakutsiko dira, Ekainaren 1etik 15era bitartean, Bilboko Basurtuko Kaputxinoen Kalea, 2, lehenengo solairuan dagoen Bizkaiko Foru Ogasuneko Toki Tributuen Administrazioan (Udal, Probintzia edo Estatuaren kuotengatik agertutako subjetu pasiboak), eta zein bere Udaletxean (Udal kuotengatik agertutakoak), doakien zergadunek aztertu ahal izan ditzaten.

Aipatutako Zergaren Matrikulan sartze, kanpoan uzte, edo bertan agertutako datuen aldatze egintzen aurka, birjarpen-helegitea tartekatu ahal izango dute interesatuek Toki Tributuen Administrazioko Zerbitzu-Buruarengana joz, edo galdapen ekonomiko-administratiboa Bizkaiko Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, bietarako hamabost lan-eguneko epea izango dutelarik erakustaldia amai dadin egunetik aurrera zenbaturik, eta bi helegiteak batera ezin tarteka daitezkelarik.

Bilbao, 2001ko maiatza.

Ogasun eta Finantzen foru diputatua,

FRANCISCO JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO.


Azterketa dokumentala