Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3030

IRAGARKIA, zeinaren bitartez Julio Martín Núñez jaunari jakinarazi egiten baitzaio zigor-espedientearen instrukzio-egileak 2001eko apirilaren 23an emandako ebazpena.

2001eko apirilaren 23an, Pm 72/00 erreferentziako zigor-espedientearen instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman du. Zigor-espedientea Julio Martín Núñez jaunaren aurka hasitakoa da, zeren-eta, ustez, bi urratze arin egin ditu, alegia, lanpernak harrapatzea erroldan izena emanda egon gabe —lanpernek, gainera, arauz kanpoko neurria zuten—, eta beste bi urratze astun, alegia, lanpernak gebenaldian harrapatzea eta ikuskatzailearen jarduna oztopatzea.

Honako hau proposatu da: Martín Núñez jaunari lau zehapen ezartzea: hogeina mila (20.000) pezetako bi isun, eta berrogeita hamar mila eta bana (50.001) pezetako beste bi; guztira, ehun eta berrogei mila eta bi pezeta (140.002 PTA).

Aipaturiko ebazpen-proposamena Julio Martín Núñez jaunari bere helbidean (José María Usandizaga kalea, 4. Errenteria-Gipuzkoa) jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epea izango dutela egoki jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko instrukzioa egiten ari den organoari. Espedientea eta bere dokumentu guztiak kontsultatzeko aukera ere izango dute, hurrengo helbidera joz gero:

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Arrantza Zuzendaritza-Dirección de Pesca

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala