Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3029

IRAGARKIA, zeinaren bitartez Jesús Pérez Egea jaunari jakinarazi egiten baitzaio zigor-espedientearen instrukzio-egileak 2001eko apirilaren 11n emandako ebazpena.

2001eko apirilaren 11n, Pm 19/00 erreferentziako zigor-espedientearen instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman du. Zigor-espedientea Jesús Pérez Egea jaunaren aurka hasitakoa da, zeren-eta, ustez, bi urratze arin egin ditu; hain zuzen ere, kirol-arrantzan aritzeko lizentziarik ez izatea eta buia-balizarik ez erabiltzea, Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 55.1 artikuluan, 304/1998 Dekretuaren 3 eta 12. artikuluekin lotuta, aurreikusitako urratzeak baitira.

Honako hau proposatu da: Pérez Egea jaunari bi zehapen ezartzea, hau da, hamarna mila (10.000) pezetako bi isun jartzea; guztira, hogei mila pezeta (20.000 PTA).

Aipaturiko ebazpen-proposamena Jesús Pérez Egea jaunari bere helbidean (Aiete kalea, lehen blokea, 9. ataria 1. ezk. Donostia-Gipuzkoa) jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epea izango dutela egoki jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko instrukzioa egiten ari den organoari. Espedientea eta bere dokumentu guztiak kontsultatzeko aukera ere izango dute, hurrengo helbidera joz gero:

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Arrantza Zuzendaritza-Dirección de Pesca

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 11.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala