Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3018

IRAGARKIA, 2001eko apirilaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: aireko eta lurrazpiko linea elektrikoa eta transformazio zentroa Bilboko udalerrian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola Distribución-ek eskatu duena.

Erref.: L-5396 / CT-5129 - ATH-2001/35 – ASS/AOK.

– Lana egingo den gunea: Bilboko udalerria.

– Aurrekontua: 7.045.700 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuito bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 KV.

– Eroaleak: hiru AL-AC LA-56 motakoak (54,6 mm2)

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 459 m.

– Jatorria: "Begoña" ST Asua ZTO 10 linea elektrikoaren aldarazpenaren 2. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko aldarazpenaren 8. euskarrian.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 67 m.

Hasiera: "Begoña" ST Asua ZTO 10 linea elektrikoaren 1. euskarrian.

Amaiera: linea bereko aldazpenaren 2. euskarrian.

Agarreta deituriko 927 zenbakiko transformazio-zentroa. Poste gainean dago eta honako edukia du:

Transformadoreak: 100 kVA eta 13,2/0,4 kV-ko transformazio-erlazioko trifasiko 1.

Hozteko sistema: naturala, olio-bainuan.

Goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko apirilaren 24a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala