Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3016

IRAGARKIA, 2001eko apirilaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen diren instalazio elektrikoen aldaketa: lurrazpiko hainbat linea elektriko Bilboko udalerrian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola Distribución-ek eskatu duena.

Erref.: L-5397 - ATH-2001-36 ASS/AOK.

– Lana egingo den gunea: Bilboko udalerria.

– Aurrekontua: 5.847.800 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x240) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 660 m.

Hasiera: 208 zenbakidun T.Z.–an.

Amaiera: 40 zenbakidun T.Z.–an aldarazpenako euskarrian.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x240) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 325 m.

Hasiera: 171 zenbakidun T.Z.–an.

Amaiera: 325 zenbakidun T.Z.–an.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x240) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 775 m.

Hasiera: 8340 zenbakidun T.Z.–aren eroaleetan.

Amaiera: 50 zenbakidun T.Z.–aren eroaleetan.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x240) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 805 m.

Hasiera: 2080 zenbakidun T.Z.–aren eroaleetan.

Amaiera: 503 zenbakidun T.Z.–aren eroaleetan.

Goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko apirilaren 24a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala