Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3015

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, Valle de Trápaga-Trapagaran udalerriko "Parcocha" meatzeko hondakindegia ustiatzeko eskabideari buruzkoa.

2000ko urriaren 4an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak Bizkaiako Valle de Trápaga-Trapagaran udalerriko "Parcocha" meatzeko hondakindegia b) ataleko baliabidetzat, hots, berezkoa ez den hobitzat jo zuen.

2001eko martxoaren 23an Roberto Aparicio Vicente jaunak aipatutako hondakindegiaren ustiapena eskatu du, eta argitara ematen du hau, azken iragarkia argitaratzen den egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan interesdunak espedientean azal daitezen, Meatzaritzaren Eraentzarako Erregelamendu Orokorraren 48. artikuluan xedatzen dena betez.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 23a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala