Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3013

IRAGARKIA, "Amorebieta-Etxanoko Goardia Zibilaren kuartel zaharrean (12 Jarduera Zuzeneko Unitatea) 32 etxebizitzaren oinarrizko proiektuaren eta burutzeko proiektuen idazlana, obra zuzendaritza, obra-exekuzioaren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa eta Amorebieta-Etxanoko maisu-maistren etxe zaharretan (15 J.Z.U.) 32 etxebizitzaren oinarrizko proiektuaren idazlana" burutzeko kontratua esleitu dela jakinarazteko (Espedientea: 31T-00).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).

c) Espediente zenbakia: 31T-00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: "Amorebieta-Etxanoko Goardia Zibilaren kuartel zaharrean (12 Jarduera Zuzeneko Unitatea) 32 etxebizitzaren oinarrizko proiektuaren eta burutzeko proiektuen idazlana, obra zuzendaritza, obra-exekuzioaren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa eta Amorebieta-Etxanoko maisuen etxe zaharretan (15 J.Z.U.) 32 etxebizitzaren oinarrizko proiektuaren idazlana".

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2000ko azaroaren 8ko EHAA, 214 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: hogeita bederatzi milioi ehun eta hirurogeita hemeretzi mila eta zortziehun (29.179.800) pezeta (175.374,13 euro), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2001eko martxoaren 7a.

b) Kontratista: Ricardo González Vara eta Francisco Javier Oses Fernández (ABEE).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita sei milioi (26.000.000) pezeta (156.263,15 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 7a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala