Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3012

IRAGARKIA, "Lurzoruaren prezioei buruzko estatistika taxutu, inplementatu eta mantentzeko aholkularitza- eta sorospen-lanen kontratua" esleitu dela jakinarazteko (30A/00 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).

c) Espediente zenbakia: 30A/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: "Lurzoruaren prezioei buruzko estatistika taxutu, inplementatu eta mantentzea".

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2000ko azaroaren 24ko EHAA, 226 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: hogei milioi zortziehun eta laurogei mila (20.880.000) pezeta (125.491,33 euro), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2001eko martxoaren 6a.

b) Kontratista: Ikei.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hamazazpi milioi zazpiehun eta berrogeita zortzi mila (17.748.000) pezeta (106.667,63 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 6a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IÑAKI ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala