103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3008
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Bilboko Eskualderako segurtasun eta zaintza zerbitzua kontratatzeko espedienteari dagokiona.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Ente Publikoa, Osasun Sailari atxikitakoa, Kale Nagusia, 62, 2., 48011 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 400 73 09. Faxa: 94 400 73 73.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bilboko Eskualdeko Administrazioa (Bizkaia).
c) Espediente zenbakia: 260/20/1/0032/O421/042001.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Bilboko Eskualderako segurtasun eta zaintza zerbitzua kontratatzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: EHAAren 25 zenbakia, 2001eko otsailaren 5ekoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 28.120.000 PTA.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2001eko martxoaren 21a.
b) Kontratistak: Alta Seguridad S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: gutxi gorabehera urte bikoa 28.057.500 PTA. Orduko 1.935 PTA.
e) Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango du bidezko interesa duen orok Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epean ebazpen hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2001eko apirilaren 9a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ANDRÉS VILLAR PIZARRO.