Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3005

LEHIAKETA, Erresuma Batuan, Irlandan eta EEBBetan egonaldiak antolatzeko enpresa baten zerbitzuak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen dependentzia: Kontratazio Zuzendaritza. Hornikuntza Unitatea.

c) Espediente zenbakia: 014/01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Erresuma Batuan, Irlandan eta EEBBetan egonaldiak antolatzea.

b) Loteak: lote 1

c) Gauzatzeko lekua: Erresuma Batuan, Irlandan eta EEBBetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2001eko uztaila edo abuztua eta/edo iraila.

Zatikako epeak: ez da halakorik.

3.– Tramiteak, prozedura eta esleipen era:

a) Tramiteak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 6.000.000 PTA/36.060,726 euro

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hornikuntza Unitatea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945-01.83.89/90

e) Telefaxa: 945-01.83.35/36

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2001eko ekainaren 6a.

7.– Kontratistek bete beharreko berariazko baldintzak.

a) Sailkapena:

b) Beste beharkizun batzuk: Betebehar ekonomikoa, finantzieroa eta teknikoa. Klausula administratibo partikularren pleguko 7. puntuan zehaztutakoez gain, plegu horren karatulako 21. puntuan zehaztutakoak ere bai:

– Azken hiru urteetako negozioen kopuru orokorrari buruzko adierazpena.

– Azken hiru urteetan enpresak egindako mota honetako lanei buruzko adierazpena.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko ekainaren 8ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak, administrazio-klausulen pleguan zehazten diren agiriak dituztela barruan.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.a Helbidea Donostia kaleko 1. zenbakian, Hornikuntza Zerbitzuan aurkeztuko dira.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2001a.

e) Aldaerak onartzea: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua - 2. aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2001eko ekainaren 8a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Beste argibide batzuk:

11.– Iragarkien gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 17a.

Kontratazio Mahaiaren burua,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala