Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3001

164/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak emandako 1020/00 epaia, azaroaren 11koa, betearazten duena. Epai horrek Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1584/1995 Ebazpenaren bidez deitutako "Erakunde Autonomiaduneko Osasun Erakundeetan Espezialitate desberdinetako arloko, hain zuzen ere, mikrobiologiako eta parasitologiako, Fakultatibo Espezialisten Kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa" delakoan gertatutako hainbat egintza direla eta, María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak jarritako errekurtsoa ezesten du.

Fakultatibo espezialisten (mikrobiologia eta parasitologia) kategoriako lanpostu hutsak behin betiko betetzeko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 218/1997 Ebazpenaren aurka Andrés Canut Blasco jaunak jarritako errekurtso arrunta onesten zuen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 1997ko ekainaren 24ko Erabakia aurkatzen zuen María Luz Albina Cordón Rodríguez andrearen, errekurtsogilearen, asmoak ezesten zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak emandako epaia, zeinek emandako epaitza ebazpen honen bidez betearazten den, ikusirik. Halaber, ikusirik zuzendari nagusiaren uztailaren 7ko 2012/1997 Ebazpena, auzi-jartzailearen lanpostu jabetzea(Santiagoko Ospitalea) indarrik gabe uzten duena, zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 2774/1997 Ebazpena, aurreko ebazpenaren aurka jarritako errekurtso arrunta ezesten duena, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berak 1997ko irailaren 17an emandako autoa, gorago aipatutako erabakia egikaritzea badaezpada eta aldi baterako eten egiten duena, eta prozesu honi darion espedientean jasota diren aldi berean gertatutako administrazio egintza guztiak, prozesuari behar bezala lotuko zaizkionak, hona hemen epaia egikaritzeko prozesu honi aplikatu ahal zaizkion

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, fakultatibo espezialisten (mikrobiologia eta parasitologia) kategoriako lanpostu hutsak behin betiko betetzea dela eta, gertatutako egintza batzuek izandako administrazio prozedurari buruz ebatzi du. Hona hemen prozesuan gertatutakoak:

1.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1584/1995 Ebazpenak, 1996ko urtarrilaren 15eko EHAAn (10 zk.a) argitaratutakoak, deialdia eta lekualdatze lehiaketako oinarri arauak onartu zituen. Ebazpen horretako I. eranskinak deialdi horren bidez bete beharreko lanpostu hutsak jasotzen zituen, besteak beste, aipatutako espezialitate horretako Santiago Ospitalekoa.

2.– Zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 887/1996 Ebazpenak dagokigun espezialitateko lanpostu bakarra María Luz Albina Cordón Rodríguez andreari esleitu zion.

3.– Zuzendari nagusiak otsailaren 14ko 218/1997 Ebazpena onartzeak eta ebazpen hori 1997ko martxoaren 10eko EHAAn (47. zk.a) argitaratzeak esleipen hori behin betiko bihurtu zuten. "Juan Ramón Jiménez" Ospitalean, Andaluziako Osasun Zerbitzuari atxikitakoan, betetzen zuen lanpostua utzi eta gero, esleipendunak Santiago Ospitaleko lanpostua eskuratu zuen eta lanpostu horri dagozkion egitekoei ekin zion 1997ko apirilaren 12an.

4.– Andrés Canut Blasco jaunak, lanpostu jabetze prozesu horretan partehartzaile zenak, 218/1997 Ebazpenaren aurka errekurtso arrunta jarri zuen. Horretarako lan eskarmentuaren inguruko zenbait alegazio egin zituen. Alegazio horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an egindako bilkuran emandako erabakiaren bidez onartu zituen. Horrez gain, erabaki horrek Zuzendaritza Nagusiari agintzen zion beharrezko bitartekoak jar zitzala erabakian xedatutakoa gauza zedin.

5.– Aurreko puntuko erabakian xedatutakoa betetzeko, Zuzendaritza Nagusiak bi ebazpen eman zituen. Bata, 2011/1997 ebazpena, uztailaren 7koa, lekualdatze lehiaketan eskainitako lanpostua Andrés Canut Blasco jaunari esleitzen ziona, eta bestea, 2012/1997 ebazpena, aurrekoaren egun berekoa, María Luz Albina Cordón Rodríguez andrearen lanpostu jabetzea indarrik gabe uzten zuena Andrés Canut Blasco jauna lanpostuaz jabetzen zenetik aurrera. Horren guztiaren ondorioz, Canut jauna 1997ko uztailaren 28an jabetu zen lanpostuaz, eta "Juan Ramón Jiménez" Ospitaleak, Zuzendaritza Gerentziaren 1997ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, berriro eskaini zion Cordón andreari lehen betetzen zuen lanpostua betetzeko aukera.

6.– María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean 1997ko ekainaren 24ko erabakia aurkatu zuen. Aurkatze hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren eskumena zen. Auzitegi horrek bazeukan prozesu horren berri 3391/97 errekurtso pertsonalen autoen eta zuzendari nagusiak horien ostean emandako uztailaren 7ko 2012/1997 eta azaroaren 19ko 2774/1997 Ebazpenen bidez. Ebazpen horiek bide administratiboa amaitzen zuten. Era berean eskatzen zen, epaia eman arte, behin eta berriro aipatutako erabakia indarrik gabe utz zedila.

7.– Bien bitartean, 1997ko ekainaren 30eko EHAAn (123 zk.a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 826/1997 Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horrek fakultatibo espezialisten lanbide taldean hutsik zeuden zenbait lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketarako deia egiten zuen. Besteak beste, Debagoieneko Ospitaleko mikrobiologia lanposturako. Cordón andreak, lehiaketan onartua izan zedin, eskabidea egin zuen, eta bera izan zen eskainitako lanposturako eskabidea egin zuen izangai bakarra.

8.– 1997ko irailaren 17an auzitegi nagusiak, zuhurtziako neurriak direla eta, administrazio kontseiluaren erabakia bete gabe utz zedila agintzen zuen autoa eman zuen. 1997ko abenduaren 11ko auto bidez, ordea, eta administrazio kontseiluaren aurka jarritako suplika errekurtsoak ezetsi eta gero, sala horrek administrazio kontseiluak erabakitakoa bete zedila agindu zuen. Enteak agindutakoari men egin, eta Cordón andrea, Andaluziako Osasun zerbitzuko Ospitaleko Zuzendaritza-Gerentziak bertako lanpostua uztea (zuhurtziako uztea) onartu eta gero, lanean hasi zen Santiago Ospitalean 1998ko urtarrilaren 13an.

9.– 826/1997 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketako izapidetzeak direla eta, zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 550/1998 ebazpenak, 1998ko apirilaren 21eko EHAAn argitaratuak, Debagoieneko lanpostua esleitu zion behin-behineko Cordón andreari.

10.– Erreklamazioak aurkezteko epe barruan izangaiak prozedura bertan behera uztea eskatu zuen. Horretarako ondokoa argudiatzen zuen: administrazio egoerari dagokionez, hau da, eskaera aurkezteko azken egunetik lanpostuaz jabetu arte igarotako gutxienezko urtebeteari dagokionez, administrazioarekiko auzi bidez eskatutakoen balizko onespenak deialdiko oinarrietan zehaztutakoa ez betetzea ekarriko zuela berekin. Argudioa onartuta, ente publiko zuzendari nagusiak abuztuaren 4an 1553/1998 Ebazpena eman zuen, zeinek erreklamazioa ebatzi eta, administrazioarekiko auzi errekurtsoari amaiera ematen zion epaia jakinarazi arte, lanpostuaren esleipena bertan behera uzten zuen.

Bigarrena.– María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean aurkezturiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa (3391/97 autoak) 1020/00 epaiak (2000ko azaroaren 11) ebatzi zuen.

Epaitzak errekurtsoa ezesten du, baita errekurritutako ebazpenak zuzenbidearekin bat datozela adierazi ere. Dena den, prozedura dela eta, egun indarrean dauden zuhurtziako neurriei ez die inongo aipamenik egiten.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
I

Demandatua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua denean, ente publikoko Giza Baliabideen zuzendariaren ardura da epaitzak betetzeko ebazpenak ematea, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 514/1999 Ebazpenaren bitartez langileen alorreko zereginetarako emandako eskuordetzea erabiliz (1999ko abuztuaren 19ko EHAA, 158 zk.).

II

Administrazioarekiko auzietarako epaitegiek eta auzitegiek dute epaiak betearazteko ahalmena eta epaiketako alderdiek haren epaiak eta ebazpenak onartzeko betebeharra, nola eran, hala terminoetan, administrazioarekiko auzi jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 103.2 artikuluek xedatutakoaren ildotik.

Errekurtsoari epaiak ematen dio bukaera. Epai horrek auzi jartzailearen eskariak ezetsi eta gero, ontzat jotzen ditu aurkatutako administrazio egintzak eta baita zuzenbidearen araberakoak direla adierazi ere. Horrek guztiak berekin zekarren betearazpen prozedura bati hasiera ematea alferreko egitea, errekurtsoa dela eta, auzitegiak abenduaren 11ko auto bidez berretsi zuen 1997ko irailaren 17an autoa eman ez balu. Auto horrek Andrés Canut Blasco jaunak jarritako errekurtso arrunta ebazten zuen administrazio kontseiluaren 1997ko ekainaren 24ko erabakia bertan behera uzteko María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak egindako eskaria onesten zuen.

Errekurritutako egintza edo egintzen betearazpena bertan behera uztea zuhurtzia neurria da. Neurri horiek 29/1998 Legeko 129.etik 136.era doazen artikuluek arautzen dituzte, eta, azken batean, epaiaren eragingarritasuna dute helburu, lege epaitza betearazteak errekurtsoaren beraren helburua ez dezan zapuztu.

Indarraldiari dagokionez, aipatutako lege horretako 132.1 artikuluak ondokoa xedatzen du: zuhurtzia neurriak indarrean izango dira onartuak izan diren prozedurari amaiera ematen dion azken epaia eman arte. Eta horixe da, hain zuzen ere, gureari dagokionez gertatzen dena.

Beraz, auzitegiaren ezespena kontuan harturik, zuhurtzia neurriak betearazteko egindakoak aldatzea bidezko jotzen da. Egintzok honetan zeutzan: Canut andrea 1998ko urtarrilaren 13an Santiago Ospitaleko lanpostuaz behin-behineko jabetzean eta Canut jauna lanpostu horretatik baztertzean. Canut jauna lanpostu horren jabe izendatu zuten zuzendari nagusiaren uztailaren 7ko 2011/1997 Ebazpenaren bidez.

Halaber, beharrezko jotzen da zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 826/1997 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketako izapidetzei ekitea, hau da, Debagoieneko Ospitalean eskainitako lanpostuaren behin betiko esleipena onestea eta jabetze prozesua arautzen duten oinarriek xedatzen dituztenak egitea.

Hori guztia betearazi nahi da ebazpen honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia betearazteko.

Beraz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengo.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salak azaroaren 11n emandako 1020/00 epaia betearazteko agintzea. Epai horrek zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 218/1997 Ebazpenaren, uztailaren 7ko 2012/1997 Ebazpenaren (María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak Santiago Ospitalean bereganatutako lanpostuaren jabetza indarrik gabe uzten zuen) eta azaroaren 19ko 2774/1997 Ebazpenaren aurka Andrés Canut Blasco jaunak aurkeztutako errekurtso arrunta onesten zuen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an hartutako erabakiaren aurka María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak jarritako 3391/97 errekurtsoa ebazten zuen.

Bigarren.– 1997ko irailaren 17ko autoak xedatutakoa bertan behera uzten zuen zuhurtzia neurria aldatzen zuen epaitza betearaztea. Hona hemen hori betearaziko duten xedapenak:

1.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an hartutako erabakia eta zuzendari nagusiaren uztailaren 7ko 2011/1997 eta 2012/1997 Ebazpenak berrestea. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera Andrés Canut Blasco jauna Santiago Ospitaleko mikrobiologia eta parasitologiako fakultatibo espezialisten lanbide-taldeko lanpostuan —zeinaren 1997ko uztailaren 28az geroztik jabe baita— berriro hasi dela lanean ulertu beharko da. Halaber, ulertu beharko da María Luz Albina Cordón Rodríguez andreak lanpostu hori utzi egin beharko duela, nahiz eta egun horretara arte lanpostuaren jabe izan zen.

2.– Fakultatibo espezialisten kategorian (zenbait espezialitate) dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketa dela eta, zuzendari nagusiak uztailaren 16an emandako 826/1997 Ebazpenaren ildotik, Debagoieneko Ospitaleko mikrobiologia lanpostua María Luz Albina Cordón Rodriguéz andreari behin betiko esleitzea onartzea. Esleitu ere deialdiko 4.4 oinarriak xedatutakoaren arabera:

– Esleitutako lanpostuari ezin izango zaio uko egin.

– Lehiatzaileak "Juan Ramón Jiménez" Ospitalean jabetzan duen lanpostuari uko egin beharko dio ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita hiru egun balioduneko epean.

– Lanpostuak herri eta osasun barruti banatakoak direlako, lanpostua uzten duen egunetik kontatzen hasita hilabeteko epea izango du lanpostu berriaz jabetzeko. Dena den, zerbitzuaren premiek horretarako aukera emanez gero, eta interesdunak hala eskatuta, hasiera batean zehaztutako epea, gehienez ere, hil erdiz luzatu ahal izango da.

– Lanpostuaz jabetzeko epea edo epe horren luzapena, halakorik bada, zerbitzu aktibotzat joko da eta destinoko lanpostuari dagozkion lansariak jasoko dira.

– Lehiatzailea lanpostuaz jabetzeko ohiko epean edo luzatuan ez bada lanpostuaz jabetzen, uko egin diola ulertuko da eta baja emango zaio estatutupeko langileen kategorian, baldin eta ez jabetu izana behar bezala ziurtatutako arrazoiengatik egiten ez bada. Azken hori deialdia egin duen organo aginpidedunak erabaki beharko du, interesdunari entzun ondoren. Hori gertatzen bada, baja indarrik gabe utziko da eta interesdunak lanpostu horretaz ez jabetzeko arrazoiak desagertu eta berehala hasi beharko du lanpostu berrian.

Hirugarren.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eta interesdunei jakinarazteko agintzea.

Laugarren.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari dagokio epai honen izapidetzea dela-eta ebaztea, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluek xedatutakoaren ildotik.

Aurrekoa gora-behera, bigarren puntuan ebatzitakoaren 2. lerrokadan xedatutakoa dela eta, gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean ebazpen hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, deialdiko 7. oinarriak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 114 eta 115. artikuluek xedatutakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.

Euskal Osasun Zerbitzuko Giza

Baliabideen zuzendaria,

MARÍA JESÚS MUGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala