Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2999

AGINDUA, 2001eko apirilaren 25ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Maritima Candina, S.A.k aurkeztutako 2625/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Laneko Bizkaiko lurralde ordezkariak, 1999ko otsailaren 26an SH-436/98 zigor-espedientearen gainean hartutako ebazpenaren bidez, errekurtso-egileari 700.000 PTAko isuna jarri zion. Gero, ebazpen horren aurka errekurtso arrunt bat aurkeztu zen, zeina ezetsi egin baitzuen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 1999ko irailaren 7ko ebazpen batez. Ebazpen horren aurka Maritima Candina, S.A.k aurkeztutako 2625/99 errekurtsoa aztertu ondoren, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak epaia eman du 2001eko martxoaren 21ean. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:

"Onartu egin dut Maritima Candina, S.A. entitatearen ordez Marta Ezcurra Fontán prokuradoreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 1999ko irailaren 7ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek, bestalde, ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Laneko Bizkaiko lurralde ordezkariaren 1999ko otsailaren 26ko ebazpenaren aurka jarritako errekurtso arrunta (otsailaren 26ko ebazpena SH-436/98 zigor-espedientearen gainean hartu zen eta errekurtso-egileari 700.000 PTAko zigorra jarri zion). Esan bezala, errekurtsoa onartu egin dudanez, errekurritutako egintza zuzenbidearen aurkakoa dela adierazten dut eta baliorik gabe uzten dut. Prozeduran sortutako kostuei buruz ez dut pronuntziamendurik egingo."

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 25a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala