103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Bilboko Udala
2995
IRAGARKIA, 3 albaitari plaza (derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna) betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa.
2001eko maiatzaren 15eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 3 Albitari plaza (horietako bat derrigorrezko 3. Hizkuntza-eskakizunekoa) sarrera libreko lehiaketa eta oposizio bidez betetzeko hautasaioen Oinarriak argitaratu ziren. Lanpostu horiek Administrazio Bereziko eskalakoak, Teknikarien azpieskalakoak, Goi-mailako teknikarien mailakoak dira.
Hautasaioetara onartutakoen zerrenda eta azterketen egunak eta orduak ere Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarriko ditugu.
Dagozkion ondorioetarako jakinarazten dugu, honeko hau ohartarazita: lehiaketa eta oposizio bidezko hautasaio hauetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa dela, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik hasita.
Bilboko Udaletxea, 2001eko maiatzaren 16a.
IDAZKARI NAGUSIA.