Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
2779

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa burutzeko bidai agentzia baten zerbitzua kontratatzeko (A-15/2001 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea bideratzeko arduraduna: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-15/2001.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez da egingo.

c) Lan-esparrua: ikus lehiaketaren agiriak.

d) Burutze epea/entregatzeko azken eguna: ikus lehiaketaren agiriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontraturako diru-kopurua, gehienez jota, 16.559.170 pezetakoa izango da (99.522,62 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 331.183 pezetakoa (1.990,45 euro).

6.– Agiriak eta argibideak non jaso.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (bigarren solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 95 00.

e) Telefaxa: 945 01 95 35.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2001eko maiatzaren 31.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek diru eta teknika aldetik lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute "B" kartazalean, honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

1.– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusienen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak, pribatuak zein publikoak, adieraziz.

2.– Finantza erakundeen txostena edo, behar izanez gero, lanbide arriskuengatiko kalte-ordainerako aseguru bat badagoela justifikatzen duen agiria.

Dena dela ere, sailkapen enpresarialari buruzko agiria dutenek (III. taldea 08. azpitaldea C kategoria) ez dute kaudimen ekonomikoari eta teknikoari buruzko justifikaziorik aurkeztu beharko.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2001eko ekainaren 1a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal ("A", "B" eta "C") aurkeztu beharko dira, barruan berariazko klausula administratiboen pleguan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezpen-lekua:

1. Entitatea: Kultura Saileko Erregistroan.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua II eraikina (Kulturako lurralde zerbitzua).

3. Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari zenbat denboran eutsi behar dion: Hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak begiratzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko ekainaren 1a.

e) Ordua: 14:00etan.

10.– Iragarpenen gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Bestelako argibideak: Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala