Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
2766

AGINDUA, 2000ko abuztuaren 4koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, Oscar Rodríguez González jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua)egin duen inskripzio eskaria artxibatzen duena.

1.– Oscar Rodríguez González jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) alta eman eta inskribatzea eskatu du.

2.– Arabako Lurralde Ordezkaritzak eskabidea zuzentzeko eskatu zion jaun horri, eta horretarako emandako epea igaro ostean, eskabidea ez dela zuzendu ikusi da; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoa betez, bidezkoa da beste izapiderik gabe espedientea artxibatzea.

3.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua organo aginpideduna da espediente hau ebazteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Oscar Rodríguez González jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (ETXEBIDE-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egindako inskripzio eskaria artxibatzea, agindu honetan jasotzen den arrazoiarengatik.

2.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 4a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala