Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1882

AGINDUA, 2001eko martxoaren 16koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen deialdia egiten duena, hain zuzen ere 2001. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketak eta berrikuntzak aurrera eramateko laguntzetarako.

Uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan (gerora martxoaren 11ko 50/1997 Dekretuak aldatu zuen) aurreikusten diren laguntzen 2001. urteko deialdia egitea da agindu honen helburua. Dekretu horietan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketak eta berrikuntzak aurrera eramateko laguntzak arautzen dira.

Aurtengo ekitaldirako laguntzen deialdian, lehen aipatutako dekretuan zehazten den erregimen orokorraz batera, nekazaritza eta arrantzarako I+Gren euskal plan estrategikoan (1998-2001) aipatzen diren ekintzak ere garatzen dira, zientzia eta teknologiaren Euskadiko plan berrian (1997-2000) ikerketako proiektuen eta teknologiaren garapenaren inguruan esaten denaz bat. Hori horrela izanik, teknologiaren arloan eskaintzen diren proiektu berriak hartzen dira kontuan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzan, nekazaritzako elikagaien arloan eta arrantzako sektorean eskatzen diren proiektu berriak.

Azken batean, deialdi honen bidez ondorengoa lortu nahi da: nekazaritzako eta arrantzako eremuan funtzio aniztasuna sendotzea, ikerketaren, garapenaren, berrikuntzaren eta teknologia eskuratu ahal izatearen bidez. Eremu horiek teknologiaren arloan dituzten premiak bete nahi dira, eta baita produkzioko eta kalitateko prozesuak hobetu ere. Helburu horietara iritsi ahal izateko, EAEko I+G egiturak sendotzea komeni da, eta baita I+Gren jarduera-esparrua zein izango den zehaztea ere, nekazaritzan eta arrantzan gaur egun eta etorkizunean ikerketaren aldetik egongo diren eskariei erantzuteko gauza izateko.

367/1995 Dekretuko 12. artikuluan esaten denaz bat, dekretu horretan zehazten diren laguntzen 2000.eko deialdia egin behar da, eta, beraz, beharrezkoak diren arauak eman behar dira.

Esandako guztiagatik, mintzagai dugun dekretuko azken xedapenetako lehenengoan aipatzen den eskumenaz baliatuta, eta Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan jasotzen den luzapen-erregimenaren arabera, aurtengo laguntzen deialdia egin da.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Helburua.

1.– Uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen 2001. urteko deialdia egitea da agindu honen helburua. Dekretu horretan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketak eta berrikuntzak aurrera eramateko laguntzak arautzen dira.

2.– Uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuko 6. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko moduko jardueratzat jotakoak finantzatzeko izango dira laguntzak, lankidetzako proiektu bat izan edo banakako proiektu bat izanda ere, agindu honetan zehazten den moduan.

Bigarrena.– Finantzazioa.

Agindu honek aipatzen dituen laguntzen xederako, 292.000.000 PTA (1.754.955,34 euro) izendatu dira 2001eko ekitaldirako. Dirutza horretatik, 242.000.000 PTA (1.454.449,29 euro) 2001. urterako ordainketa-kredituak dira, eta 50.000.000 PTA (300.506,05 euro), 2002.erako konpromiso-kredituak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztu den kontusailean jasotakoaren arabera.

Hirugarrena.– Lankidetzako proiektuak.

1.– Lankidetzako proiektuen helburua bi enpresa edo gehiagorentzako edo arloko elkarte batentzako teknologia garatzea da, enpresa horiek teknologia hori eskatzen dutenean.

2.– Lankidetzako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Dena delako teknologia eskatzen dutenek ekoizpeneko, fabrikazioko edo banaketako prozesuetan arazoren bat baldin badute, denen arazo hori konpondu beharko dute edo denentzako balio duen teknologia landu beharko dute.

b) Ezartzen den eremuan berritzailea izango da teknologia hori, eta dena delako arlo horretan gaur egunera arte dauden ezagupenetan ekarpen interesgarria egin beharko du; ekarpen horri esker, berrikuntza teknologiko zehatz bat lortu beharko da, horren bidez lehiakortasuna ere handiagoa izateko.

c) I+G eskatzen duten enpresak edo elkarteak izango dira buru egiten dutenak.

d) I+G eskatzen duten enpresek edo elkarteek elkarrekin idatzi eta beteko dituzte proiektuak, baina horiekin batera, nekazaritza eta arrantzaren arloko ikerketako zentro batek ere egon beharko du, hain zuzen ere Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzak agente teknologikotzat jotako zentro batek; zentro horiek zeintzuk diren apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian dago ebatzita.

Laugarrena.– Banan-banako proiektuak.

1.– Banan-banako proiektuen helburua oso premia zehatza duen enpresak egindako eskariarentzat proiektu teknologiko bat garatzea da.

2.– Banan-banako proiektuak enpresak bere kabuz eraman beharko ditu aurrera, enpresa horrek berak I+Gko arlo berezi bat baldin badu, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzak agente teknologikotzat jota, eta halakorik ez baldin badu, nekazaritzako ikerketako zentro baten lankidetza eskatu beharko du; zentro horrek ere halakotzat jotakoa izan beharko du, apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaz bat.

Bosgarrena.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntza zenbatekoa izango den jakiteko, laguntza jasotzeko moduko gastuen ehuneko jakin bat zehaztuko da, hain zuzen ere 367/1995 Dekretuko (baina 50/1997 Dekretuan idatzitakoaren arabera) 9. artikuluan zehaztutako ehunekoak, egiteko asmoa dagoen jardueraren ezaugarrien arabera.

2.– Laguntza jasotzeko moduko gastuen %50a bestekoa izango da banan-banako proiektuek gehienez ere jaso ahal izango duten laguntza.

Seigarrena.– Eskabidegileek bete beharreko baldintzak.

1.– Laguntzak eskuratu ahal izateko, eskabidegileak onuradunak izan beharko dira, uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuko 4. artikuluan xedatutakoaz bat, baina martxoaren 11ko 50/1997 Dekretuan idatzitako moduan.

2.– Ezaugarri bereko diru-laguntzaren batzuk direla-eta laguntza horiek itzultzeko prozeduraren batean edo zigor-prozeduraren batean sartuta daudenek ezin izango dute deialdi honetako laguntzon onuradun izan.

Zazpigarrena.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

1.– Agindu honetan zehazten diren laguntzak eskuratu ahal izateko, onuradunek I. eranskinean ageri den eskabidea bete eta eranskinean bertan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte helbide honetan:

Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza

Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Leku horretara bertara joan beharko dute, edo bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko) 38.4. artikuluan aipatzen den beste edozein bide erabili ahal izango da.

2.– Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

3.– Eskabidea eta gainerako agiriak aztertu eta horietan akatsen bat dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten baldin bada, eskabidegileari horren berri emango zaio, eta, gainera, hamar eguneko epea utziko, kasuan kasuko jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, akatsak konpondu edo falta dena aurkezteko. Horrela egiten ez badu, eskabidearekin aurrera jarraitzerik ez duela nahi ulertuko dela ere esan beharko zaio; horretarako, dena den, ebazpena argitaratu beharko du Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak, 30/1992 Legeko 42. artikuluan esaten den moduan.

4.– Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzak, deialdi honetako laguntzak kudeatzeari dagokionez, egoki iruditzen zaion informazio eta agiri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskabidegileari, aurkeztu den eskabidea behar bezala ulertu eta ebaluatu ahal izateko.

Zortzigarrena.– Ebaluazioa.

1.– Agindu honetan aipatzen diren laguntzak lehiaketa bidez emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legeko 51.4. artikuluan esaten denaz bat.

2.– Balorazioko batzorde bat osatuko da, honako kideok dituela: Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendaria eta zuzendari horrek izendatutako bi teknikari; bi teknikari horietako bat Neiker A.B.ko Nekazaritza eta Arrantzaren Arloko Zientzia eta Teknologiarako Unitate Estrategikoko kide izan beharko da. Batzordearen eginkizuna aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea izango da, eta baita laguntzak nori eman jakiteko ebazpenaren proposamena egitea ere.

Aipatu ditugun eginkizunak aurrera eraman ahal izateko, proiektu bakoitzari buruzko informazioa eskatu ahal izango zaie dena delako arloan ospe handia duten ebaluatzaileei.

3.– Ebaluazioa egiterakoan, balorazioko batzordeak eskabidegileei beren proiektuetan aldaketak egiteko eskatu ahal izango die, proiektu horiek hobeto egokitu daitezen Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren arloan duen politikara. Hori horrela izanik, bultzatuko diren ikerketek euskal nekazaritza eta arrantzarentzat interes nabarmena izan beharko dute, eta, egoki denean, ikerketa horien emaitzak transmititzea ahalbidetu beharko dute.

4.– Balorazioko batzordeak, bere aldetik egoki iritzitako jarduera guztiak aurrera eraman eta gero, ebazpen-proposamen bat idatziko du; proposamen horretan, eskatzen ziren baldintzak betetzen dituzten proiektuen balorazioa egingo da. Proposamen hori laguntza emango duen organoari bidaliko zaio, hau da, kasu honetan Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari.

Proposamen hori ez bada ere loteslea, laguntza emateko ebazpenean beste zerbait esaten baldin bada, erabaki horren arrazoiak azaldu egin beharko dira.

Bederatzigarrena.– Balorazioko irizpideak.

Laguntza jaso ahal izango duten proiektuen ebazpen-proposamena egin ahal izan eta kasuan kasuko laguntza zenbatekoa izango den zehazteko, balorazioko batzordeak 367/1995 Dekretuko 10. artikuluan aipatzen diren irizpideak izango ditu kontuan. Proiektu bakoitzari gehienez ere 10 puntu eman ahal izango dizkio.

Hamargarrena.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak ebaluatu ostean, eta balorazioko batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpenaren bidez, balorazio handiena lortu duten proiektuak zeintzuk izan diren adieraziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabete igaro baino lehen, eta laguntzak emango zaizkie proiektu horiei, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako jarritako kopuruak, edo eguneratzeen ondoriozkoak, xahutu arte. Hiru hilabeteko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez baldin bada, eskabidea ez dela onartu pentsatu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Laguntza ematen duen ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, eta datuok izango ditu ebazpen horrek: zein proiektuk jaso duen laguntza eta zenbateko aurrekontua onartu den (urteko jarduerari buruz aurkeztu den proiektuaren arabera). Horrekin batera, diru-laguntzaren baldintza teknikoak, zehazki zenbat diru eman den, noiz ordainduko den eta zein egiaztagiri behar izango diren ere zehaztuko du ebazpenak.

3.– Laguntzak ematen dituen ebazpenaren berri banan-banan jakinarazi behar bazaie ere interesatuei, publizitatea egiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eman diren laguntza guztiak zeintzuk izan diren eta zein erakundek eskuratu dituen argitaratuko da, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendariaren ebazpenaren bidez eta uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan oinarrituta.

4.– 1. paragrafoan erabakitakoa hala baldin bada ere, agindu honetako 7.3. artikuluan aurreikusitakoa ezarri behar denean, erabakia hartzeko jarritako epea indarrik gabe geratuko da izapideak eskatzen duen besteko denboran, beti ere jakinarazpena noiz jaso den eta erantzuteko zenbat denbora dagoen kontuan izanda.

5.– Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazpena emateko epea igaro eta berariaz ebazpenik jakinarazi ez bada, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, 30/1992 Legeko 114. artikuluan esaten denaz bat.

Hamaikagarrena.– Onartzea.

1.– Onuradunak laguntza onartzen baldin badu, uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan eta agindu honetan aipatzen diren eta kasuan kasuko ebazpenean aipatuko diren baldintzak bete beharko ditu. Era berean, onuradunak beste hauek ere onartu beharko ditu: orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legeko 50.2. artikuluko obligazioak; arreta berezia izan beharko du Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari eskatzen dioten informazioa emateko orduan, hau da, programa hau dela eta jasotako laguntzen inguruko informazioa emateko orduan.

2.– Laguntza jaso izanaren jakinarazpena eskuratu eta hamabost egun igaro baino lehen, laguntza onartzen duela dioen agiria bidali beharko du onuradunak Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzara; agiri horretan, proiektuaren izena zein den, zenbateko laguntza eman zaion eta proiektua aurrera eramateko epea zenbatekoa den zehaztu beharko ditu.

Epe horretan onuradunak agiririk bidaltzen ez baldin badu, laguntzari uko egiten diola ulertuko da, eta, beraz, eskubide hori galdu duela adierazi beharko da, uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuko 13. artikuluan esaten denaz bat.

Hamabigarrena.– Jarduerak gauzatzea.

1.– Laguntza jaso duten jarduerak 2001. urtean gauzatuko dira. Dena den, proiektuak dituen ezaugarriengatik zuritzeko modukoa baldin bada, gauzatzeko epe handiagoa zehaztu ahal izango da laguntza ematen duen ebazpenean, baina inoiz ere ez da izango 2002. urteko abenduaren 31ra artekoa baino luzeagoa.

2.– Laguntza jaso duten proiektuak agindu hau indarrean sartzen den unean hasita daudenak izan daitezke, baina baldin eta laguntzen ekitaldirako onartutako programaren batekoak badira.

3.– Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendariak, aldez aurretik hala eskatzen bazaio eta justifikatuta baldin badago, jarduerak gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, baina luzapen horrek inoiz ere ez du 2002. urteko abenduaren 31 gaindituko.

Gauzatzeko epea luzatzeko, jarduerak amaituko zirela aurreikusitako epea baino hilabete lehenagotik behintzat eskatu beharko da, eta luzatzea onartuz gero, laguntzak ere beranduago emango dira.

Hamahirugarrena.– Diru-laguntzak egokitzea.

1.– Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzetakoren bat aldatu egiten baldin bada (beti ere, laguntzaren helburua bete bada), benetako kostua aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoa baldin bada, edo aldi berean beste laguntzaren batzuk eskuratu eta horrela, lehen jarritako mugak gainditu egiten baldin badira, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendariak laguntza eman zuen ebazpena aldatuko duen beste ebazpen bat argitaratuko du.

2.– Horretarako, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendariak kitapenaren ebazpena emango du; horren bidez, eman ziren laguntzen zenbatekoak berriz egokituko dira, eta, aldez aurretik kopururen bat emanda baldin badago, behar baino gehiago eskuratutako kopurua itzuli egin beharko da.

Hamalaugarrena.– Laguntzak ordaintzea.

Honela ordainduko dira diru-laguntzak:

a) 2001. urteko ekitaldiari dagokion kopuruaren %50era arteko zati bat laguntzaren baldintzak onartzen direla dioen agiria jasotzerakoan.

b) 2001. urteari dagokion gainontzeko zatia jaso ahal izateko, onuradunak ordaintzeko eskabide bat aurkeztu beharko du Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzan, 2001eko abenduaren 15a baino lehen, edo, hala behar badu, hamabigarren puntuko 3. paragrafoan ezarritakoaz bat, onartu zaion atzerapena amaitu baino hilabete igaro baino lehen. Eskabide horrekin batera, agiriok aurkeztu beharko dira:

– Egindako jardueren berri ematen duen txostena eta onartutako aurrekontua zenbateraino gauzatu den erakusten duten agiriak.

– Laguntza jaso duten jarduerak gauzatzen ari direla erakusten duten agiriak eta fakturak, eta baita helburuak zenbateraino bete diren erakusten dutenak ere. Esandakoa frogatzeko, jatorrizko agiriak edo Nekazaritza eta Arrantza Sailean konpultsatutako kopiak baino ez dira kontuan hartuko.

– Zerga-obligazioak (1991ko urriaren 7ko Aginduan esaten denaz bat; Ogasun eta Finantza sailburuarena da agindu hori), gizarte-segurantzakoak edo gizarte-aurrezaintzako beste erakunderen batekikoak ordainduta daudela erakusten duten agiriak; agiri horiek eskumena duen administrazioak emandako egiaztagiriak izango dira, eta egiaztagiria egin eta hilabete igaro baino lehenago aurkeztu beharko dira.

c) 2002. urteari dagokion kopuruaren %50a 2001. urterako aurreikusitako jarduera guztiak amaitzen direnean eta urte horretako ordaintzeak izapidetzen direnean ordainduko da. 2002.erako gainontzeko zatia jardueren urteroko programa amaitutakoan ordainduko da, baina aurreko lerroaldean aipatzen diren agiri guztiak aurkeztu eta gero.

Hamabosgarrena.– Jarraipena.

1.– Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzak emandako laguntzak kontrolatu eta horien jarraipena egingo du, laguntza horiek behar bezala erabiltzen ari direla egiaztatzeko.

2.– Kontrola gauzatzeko, txostenak eskatu eta aldian aldiko ikuskatzeak egingo dituzte zuzendaritza horretako teknikariek.

Hamaseigarrena.– Argitalpenak.

367/1995 Dekretuari esker laguntzaren bat eskuratu duten ikerketako lanen inguruko argitalpenen bat egiten baldin bada, ikerketa horiek Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntza eskuratu dutela adierazi beharko da.

Hamazazpigarrena.– Ez betetzeak.

1.– Ondorengoak izango dira ez betetzeak:

a) Jasotako laguntzak agindu honetan zehazten ez diren helburuetan erabiltzea osorik edo zati batean.

b) Agindu honetan edo laguntza emango duen ebazpenean zehaztutako obligazioak ez betetzea.

c) Laguntza kitatzeko ebazpenean kopururen bat itzultzeko eskatzen baldin bada, halakorik ez egitea horretarako ezarritako epearen barruan.

d) Aurkeztu den proiektua guztiz edo zati batean aldatzea, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzak halakorik onartu gabe.

e) Beste xedapenen batean orokorrean ezarrita dagoen beste edozein obligazio ez betetzea.

2.– Laguntza ematea eragin zuen baldintzetakoren bat ez dela bete egiaztatzen baldin bada, eskuratutako kopuruak eta kopuru horiek interesengatik sortuko lituzketenak itzuli egin beharko zaizkio Euskadiko Diruzaintza Orokorrari; hori guztia azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak esaten duten baldintzetan egin beharko da.

3.– Ez betetzeek eragindako espedienteak Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak izapidetu eta ebatziko ditu, 698/1991 Dekretuan xedatutakoaz bat.

Hemezortzigarrena.– Hitzarmenak.

Ebazpenean lankidetzako hitzarmenen bat izenpetzea onartzen baldin bada, hain zuzen ere 367/1995 Dekretuko (50/1997 Dekretuko testuaren arabera) 3.3. artikuluan esaten denaz bat, ondorengo xehetasunak zehaztu beharko dira hitzarmen horretan: ikerketako zein proiektu eta jarduera eramango diren aurrera, hitzarmengileek zer nolako konpromisoak dituzten, betearazteko epeak zeintzuk diren, eskuratuko den finantzazioa zenbatekoa izango den, nola ordainduko den, jarraipena nola egingo den eta hitzarmena zenbat denboran egongo den indarrean. Hitzarmenak, halakorik egiten baldin bada, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak izenpetuko ditu.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetako bigarren puntuan zehaztu den kopuru orokorra aldatzeko modukoa da, ondorengoen arabera: eskatutako laguntzak zenbatekoak izan diren, eta aurrekontuan, xahutu gabe, zenbat diru dagoen (Nekazaritza eta Arrantza Sailak dituen beste laguntza-programa batzuetatik geratutakoagatik). Hori guztia laguntzen gaineko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da aldaketa horren berri.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko aukera ere izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian jurisdikzio hori duen salaren aurrean, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Lege honetan jaso gabekoetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenean, esaten dena ezarriko da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 16a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.

I. ERANSKINA
LAGUNTZAREN ESKABIDEA
UZTAILAREN 11KO 367/1995 DEKRETUAN AURREIKUSTEN DIREN LAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUEN AGINDUA, HAIN ZUZEN ERE 2001. URTEAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZAREN, ARRANTZAREN ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK
AURRERA ERAMATEKO LAGUNTZETARAKO.

1.– Proiektu-mota.

n Lankidetzako proiektua n Banan-banako proiektua.

2.– Titulua.

3.– Hasiera-eguna: Iraupena:

4.– Proiektuan parte hartuko dutenak

Proiektua eskatu dutenak

Erakundearen izena IFZ/NIF Parte hartze mota (*)

Eskabidegilea eta burua:

Parte hartzailea:

Parte hartzailea:

Parte hartzailea:

(*) Lankidetzako proiektuetan, eskabidegileetako bat burua izango da, eta gainontzekoak proiektuko parte hartzaile gisa agertuko dira.

Teknologiako euskal sareko agenteak

I+G zentroaren izena Saila: Ikertzaile arduraduna Tfa. Faxa

5.– Proiektuaren aurrekontua

Eskabidegilearen eta parte hartzaileen aurrekontua banatzeko modua (pezetak, milakoetan).

2001 ekitaldia

Eskabidegilea Langileak Suntsikorrak Ekipoa Bidaiak Beste GUZTIRA

eta parte batzuk

hartzaileak

2002 ekitaldia

Eskabidegilea Langileak Suntsikorrak Ekipoa Bidaiak Beste GUZTIRA

eta parte batzuk

hartzaileak

Teknologiako Euskal Sareko agenteen aurrekontua banatzeko modua (pezetak, milakoetan)

2001 ekitaldia

Teknologiako Langileak Suntsikorrak Ekipoa Bidaiak Beste GUZTIRA

Euskal Sareko batzuk

agenteak

2002 ekitaldia

Teknologiako Langileak Suntsikorrak Ekipoa Bidaiak Beste GUZTIRA

Euskal Sareko batzuk

agenteak

Proiektuaren 2001eko ekitaldia, 2002ko ekitaldia,

aurrekontu osoa guztira (Pezetak, guztira (Pezetak,

(Pezetak, milakoetan) milakoetan) milakoetan)

6.– Eskabidegilearen datu orokorrak.

Eskabidegilearen izena:

IFZ:

Era juridikoa:

Enpresaren helbidea:

Telefonoa/Faxa:

Jardueraren sektorea:

Jardueraren deskripzio laburra:

Lanpostuen zerrendako langile kopurua:

I+Gko saila

n Ez

n Bai

I +Grako aurrekontua:

Teknologiako Euskal Sareko agentetzat onartuta:

n Bai

n Ez

I+Gn aurretik egindakoak:

Eskabidea egin duen erakundean proiektuaren arduraduna izango denaren datuak:

Arduradunaren izena:

Erakundean duen kargua:

Harremanetarako tf.a: Faxa:

Posta elektronikoa:

Eskabidea egin duen pertsonak/erakundeak aurkeztu beharreko agiri orokorrak:

1.– Eskabidea egin duen pertsona/erakundeari buruzko datuak:

– Baltzua sortu izanaren eskrituren eta merkataritza erregistroan izena eman izana erakusten duen agiriaren fotokopia. (1)

– I.F.Z./I.F.K.aren fotokopia.

– Zerga-obligazioak eta gizarte-segurantzarekikoak beteta dituela erakusten duten egiaztagiriak (2).

– Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotearen fotokopia. (1)

– Helburu berarekin egindako beste eskabide batzuen zerrenda, eta zein egoeratan dauden (laguntza ukatuta, erantzunaren zain edo eskuratuta; eta eskuratu egin bada, zenbatekoa den). Beste laguntzarik ez baldin bada eskatu, hori hala dela erakusten duen zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

n Eskabidea egin duen erakundearen legezko ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia eta erakundearen ordezko izateko gaitasuna ematen dion egiaztagiria.

Eskabidea kontuan hartzeko aurkeztu nahi diren gainerako agiriak.

2.– Aurkeztu den proiektuari buruzko agiriak:

n Proiektuan parte hartuko duen ikerketa-taldearen curriculuma.

n Proiektuaren txosten tekniko eta deskribatzekoa; bi kopia aurkeztu beharko dira, eta atalok izango ditu:

n Proiektuaren helburuak.

n Onuradunak eta sektoreak orokorrean lortuko dituzten abantailak. Emaitzak erabiltzeari buruzko aurreikuspenak.

n Aztertuko den gaiaren gaur egungo egoeraren deskripzioa.

n Proiektua betearazteko faseak eta horri lotutako tarteko helburuak.

n Erabiliko den metodologia.

n Lan-taldea: parte hartzaileak eta bakoitzaren eginkizunak.

n Urteroko aurrekontua eta aurrekontu osoa; laguntza jaso dezaketen kontzeptuen arabera bereiztuko dira atalak, 367/1995 dekretuko 8. artikuluaren arabera.

Izenpetzaileak:

Ondorengoen izenean:

HAUXE ESKATZEN DU:

Nekazaritzaren, arrantzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketak eta berrikuntzak aurrera eramateko laguntzetan parte hartzea. Laguntza horien deialdia Nekazaritza eta Arrantza sailburuak egin du, .......................(e)ko aginduaren bidez.

.............., 2001eko ...........aren ....(e)an.
Izenpea: (3)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO ARGIBIDEAK:

1.– Aurreko deialdi batzuetan ere laguntzak eskatu baldin badira, gai horietan aldaketarik izan ez denez, ez da beharrezkoa izango agiriok aurkeztea.

2.– Zerga-obligazio guztiak eta gizarte-segurantzarekikoak beteta daudela erakusten duten agiriak horretarako eskumena duten erakundeek emandakoak izan beharko dute, eta eskabidea egin baino hiru hilabete lehenagoko tartean, gehienez ere. Dena den, onuradunak prozesu osoan zehar eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu.

3.– Eskabidea egin duen erakundearen legezko ordezkariak izenpetu beharko du eskabidea.


Azterketa dokumentala