
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1729
LEHIAKETA. Iragarkia, “FEOGAko laguntzen ordainketa-Erakundearen, diru-laguntzak ordaintzeko Entitate Laguntzaileen eta Diru-bilketa Zerbitzuen auditoria gauzatzeko auditoreak kontratatzea” helburutzat duen kontsultoria- eta sorospen-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/13/2001 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: C02/13/2001.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: FEOGAko laguntzen ordainketa-Erakundearen, diru-laguntzak ordaintzeko Entitate Laguntzaileen eta Diru-bilketa Zerbitzuen auditoria gauzatzeko auditoreak kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denetik, 2001eko otsailaren 28ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.– Hamar milioi (10.000.000) pezetakoa (60.101,21 euro) da gehienezko aurrekontua.
5.– Fidantzak.
Behin behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 18a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 19.2 puntuan zehazten dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 19ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehazten dira.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ezingo da aldaerarik aurkeztu.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001eko apirilaren 23a.
e) Ordua: 11:30.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak. 61.260 PTA ordainduko ditu esleipendunak.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS