
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1728
LEHIAKETA. Iragarkia, “EAEko Administrazioan eta honek diruz lagundutako entitateetan analisi finantzarioak eta prozedimentalak burutzeko auditoreak kontratatzea” helburutzat duen kontsultoria- eta sorospen-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/12/2001 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: C02/12/2001.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: EAEko Administrazioan eta honek diruz lagundutako entitateetan analisi finantzarioak eta prozedimentalak burutzeko auditoreak kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denetik, 2001eko otsailaren 28ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.– Hamaika milioi (11.000.000) pezetakoa (66.111,33 euro) da gehienezko aurrekontua.
5.– Fidantzak.
Behin behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 18a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 19.2 puntuan zehazten dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 19ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehazten dira.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ezingo da aldaerarik aurkeztu.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001eko apirilaren 23a.
e) Ordua: 11:15.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak. 61.260 PTA ordainduko ditu esleipendunak.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS