
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1726
LEHIAKETA PUBLIKOA, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak edita ditzan argitalpenen fotokonposizio-fotomekanikaren eta inpresio-enkuadernazioaren zerbitzu mota (homologazioa) finkatzen duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
c) Espediente zenbakia: KM 2001/053.
2.– Homologazioaren ezaugarriak.
a) Helburua: fotokonposizio-fotomekanika eta inpresio-enkuadernazio zerbitzuen mota finkatzea.
b) Homologatu beharreko enpresak: Administrazioak, lote bakoitzean, sei enpresa homologatu ditzake, goitik jota.
c) Loteak:
1 lotea: beltzez edo beste kolore zuzen batzuez inprimatutako argitalpenak.
2 lotea: kuatrikomian inprimatutako argitalpenak.
d) Burutzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan dago adierazita.
e) Iraupen epea: behin betiko ebazpena argitaratzen denetik, 2003ko abenduaren 31ra arte izango du indarra homologazioak, 136/1996 Dekretuan jasotako denuntzia-ahalmenari kalterik sortu gabe.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: mugatua.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
136/1996 Dekretuan jasotakoaren arabera izapidetuko diren kontratazio espedienteetan adieraziko da kasu bakoitzerako.
5.– Fidantzak.
Behin behinekoa: ez dago.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza. Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 85 17.
e) Faxa: 945 01 87 04.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko martxoaren 10a.
7.– Mota finkatzeko lehiaketan parte hartzeko kontratistak bete behar dituen baldintza beren beregikoak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 23. puntuan ezarritakoa aukeraketa irizpideen egiaztapena.
8.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 10eko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikus iragarki honetako 6. puntua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik gehiago.
e) Aldaerak: ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua: legez ezarritakoa
9.– Eskaintzak irekitzea.
a), b) eta c): ikus iragarki honetako 6. puntua.
d) Eguna: gonbitean jakinaraziko da.
e) Ordua: gonbitean jakinaraziko da.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarpen gastuak.– Homologatutako enpresen kargura izango dira.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
RSS