
63. zk., 2001eko martxoaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Garraio eta Herri Lan Saila
1724
AGINDUA, 2001eko martxoaren 23koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, salgaien garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntzen programa ezartzen duen Agindua, 2001. urtean baliatu ahal izateko, egokitzen duena.
Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. tituluan jasotzen denari jarraikiz, abenduaren 26an Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzko 275/2000 Dekretua onartu zen, eta ondorioz, Jaurlaritzak, Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomoek xedapen eta arau horiek 2001 urtean aplikatzeko beharrezkoak diren epeak, baldintzak eta eskakizunak egokitu ditzakete.
2000. urterako Garraio eta Herri Lan sailburuak salgaien garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntzen programa ezartzen zuen Agindua onartu zuen 2000ko urriaren 6an, eta 2000ko urriaren 20ko EHAAren 202. zenbakian argitaratu zen. Beraz, 2001 urtean era laguntzak eta diru-laguntzak emateko beharrezko diren epeak eta baldintzak egokitu beharra dago.
Ondorioz,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Salgaien garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako eta erakunde adituen homologazioa lortzeko laguntzen programa ezartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko urriaren 6ko Aginduan ezarritako laguntzak 2001 urtean eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea, Agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, bi hilabetekoa izango da.
2. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu nahi dituztenek eta erakunde adituen homologazioa eskatu nahi dutenek, 2000ko urriaren 6ko Aginduaren eranskinean zetorren ereduari jarraikiz egindako eskabidea eta eskatutako gainontzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan. Agiriak Zuzendaritzan bertan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein eratan entregatu ahal izango dira.
3. artikulua.– Ordainketa.
Diru-laguntzak emateko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko agiriak 2001eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
4. artikulua.– Diru-baliabideak.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak 2001 urtean emateko ehun milioi (100.000.000) pezetako (601.012,1 euroko) diru-kopurua izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartuta.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Orok jakin dezan eta erabiltzaileek errazago erabil dezaten, 2001 urterako egin diren aurreikuspenak 2000ko urriaren 6ko Aginduan ezarritako araubide orokorrarekin bateratu eta lortutako testua Agindu honekin batera doa, eranskin gisa.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honen aurka, administrazio-bidea agortzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Garraio eta Herri Lan sailburuari, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ALVARO AMANN RABANERA.
ERANSKINA
Salgaien garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntzen programa ezartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko urriaren 6ko Aginduko artikuluen gaineko testu egokitua.
1. artikulua.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea da salgaien errepideko garraio publikoaren barruan enpresa-kontzentrazioa bultzatzeko 2001 urterako zenbait laguntza arautzea.
2.– Agindu honetan araututako laguntzak ondoko helburuetarako emango dira:
a) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bi baimen duten pertsona fisikoak mugagabeko kontratuekin sozietatetan edo elkarlaneko kooperatibetan sartzeko. Sozietate eta kooperatiba horiek gainera, ibilgailu astunekin garraio publikoan aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko dute beren izen propioan, behin bat egitea burututakoan.
b) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bi baimen duten pertsona fisikoak garraiolari kooperatibetan bazkide gisa sartzeko.
c) Sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak sortu edo bat egiteko, edo garraiolari kooperatibak sozietate edo elkarlaneko kooperatiba bihurtzeko gastuak ordaintzeko. Hor sartuko lirateke: legelariak, notarioak, erregistradoreak, memorien inprimaketa, buletinak, tituluak, estatu, probintzia edo udalari ordaindu beharreko zergak, publizitatea, komisioak eta tituluen erabilpenerako bestelako gastuak.
d) Sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berrietan gerente berria kontratatzeko. Laguntza gehienez ere urtebeteko soldata eta Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzeko izango da.
e) Enpresa multzo baten kudeaketa alor bat edo gehiago bateratzea edo hainbat enpresa, sozietateak edo kooperatibak sortu edo bat-egiteko formulen bidez kontzentratzea bideragarria den ala ez ikusteko enpresen sustapen eta kudeaketan aditutako erakundeek egindako azterlanak ordaintzeko. Azterlan horiek egiteko enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzak homologatuko ditu Agindu honetan xedatutakoari jarraikiz.
3.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko ehun milioi (100.000.000) pezetako (601.012,1 euroko) diru-kopurua izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartuta.
2. artikulua.– Aditutako erakundeen homologazioa.
1.– Agindu honetan aurreikusitako azterlanak burutzeko erakunde adituen homologazioa banan bana eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzaren berariazko ebazpen bidez egingo da.
Homologazioaren indarraldia 2001eko abenduaren 31 artekoa izango da edo, behar izanez gero, Agindu honen arabera emandako diru-laguntzaren gai den azterlana bukatu artekoa.
2.– Erakunde horiek homologatuko badira, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Erakundearen jarduera nagusia ekonomia eta finantza arloko edo kalitatearen inguruko kontsultoretza izatea, eta enpresen sustapenean erreferentzia zerrenden bidez egiaztatu beharko den esperientzia erakustea.
b) Gutxienez hiru langile finko edo hiru bazkide izatea, eta horietatik bik goi mailako titulua eta enpresa-kudeaketaren arloan gutxienez bost urteko esperientzia egiaztatzea.
c) Kasuan kasuko eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010) aurkeztea, Agindu hau indarrean jarri eta bi hilabeteko epean. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Enpresaren ezaugarriak: helbide soziala, legezko ordezkaria, lantokiak, lantokien azalera, egitura informatikoa, telefonoa, faxa, etab.
– Ekonomia Jardueren gaineko zergan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, eta, halakorik behar izanez gero, enpresaren eraketa agiriaren fotokopia, eta aldatu bada, baita ondorengo eskriturarena ere.
– Plantillako langile kopuruaren egiaztagiria, kontratuen edo eskabidea egin aurreko bi hilabeteetarako TC2 buletinen fotokopien bidez edo, autonomoen araubide berezia aukeratu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, epe bereko Gizarte Segurantzako autonomoentzako kotizazioaren ordainagiria.
– Enpresa kontsultorea aditua zertan den jasotzen duten erakustagiriak.
– Enpresako kontsultoreen lanbide mailako nondik norakoen azalpen laburra.
– Bidezkotzat jotzen den beste edozein xehetasun.
3. artikulua.– Onuradunak.
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, eskabideak aurkezteko epean ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko dituzte:
a) Plantillan 250 langile baino gehiago ez izatea.
b) Urteko negozioen bolumena gehienez ere 40 milioi eurokoa izatea (6.655.440.000 PTA) edo urteko balantze orokorrak 27 milioi euro (4.492.422.00 PTA) ez gainditzea.
c) Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren %25eko partizipazioa baino gehiago.
d) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
e) Salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko baimenak gutxienez urtebete lehenagotik izatea; gainera baldintza hauek bete beharko dituzte:
– Pertsona fisiko eta sozietateek, lan-sozietate anonimoek barne, eta elkarlaneko kooperatibek, beren izen propioan gutxienez garraio-baimen bat izatea. Laguntza enpresa berri bat eratzeagatik bada, urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta bazkide guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
– Garraiolarien kooperatibek eta merkaturatzeko sozietateen kasuan, akzionistek edo bazkideek, gutxienez hamabost baimen izatea. Urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta baimen horien titular guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
f) 2001. urtean sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berri bat sortu izana, transformazio, eratze nahiz bat-egite bidez. Bat-egitea xurgapen bidezkoa bada, xurgapena ere 2001. urtean egin beharko da.
g) Sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
h) Sozietate berriak edo elkarlaneko kooperatiba berriak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, bere izen propioan, garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko ditu urtebete lehenagotik. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.
i) Merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba berri bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen h) idatz-zatian aipatutako motako hamabost (15) baimen izan beharko dituzte.
j) Agindu honen 1.2.a artikuluan aipatutako kasuan, 2001. urtean sozietate edo elkarlaneko kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak titular gisa dituen garraio-baimenak indargabetu, enpresa xurgatzaileari transmititu edo haiei uko egin beharko die. Gainera, lanbide gaitasuneko titulua izan beharko du.
k) Agindu honen 1.2.b artikuluan aipatutako kasuan, 2001. urtean garraiolarien kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak lanbide gaitasuneko titulua izan beharko du, eta gutxienez hiru urtez egon beharko du bazkide gisa dedikazio esklusiboarekin.
l) Antzeko diru-laguntza edo laguntzaren bat jaso badu, bere kontra hori itzultzeko edo zehapena jartzeko prozedurarik ez hasi izana eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea, diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako.
4. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo administrazio prozeduraren gaineko legean aurreikusitako edozein eratan.
2.– Eskabideak aurkezteko epea Agindu hau indarrean jarri eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita bi hilabetekoa izango da.
3.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko agiriei dagokienean, jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak konpultsatu beharko du. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
a) Eskabidea, behar bezala beteta. (Aginduaren eranskinean dator eredua).
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.
e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura, estatutuak eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
f) Sozietate bat edo elkarlaneko kooperatiba bat osatzeko bat egindako edo halako bihurtutako kasuetan, horretarako akordioa bi egunkaritan eta Merkataritza-Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko iragarkiak; garraiolarien kooperatiba osatu edo bihurtutako kasuan, akordioa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko iragarkia. Gainera, akordioa indarrean dagoen legeriari jarraikiz dagokion Erregistroko izen-emate agiria.
g) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.
h) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordain-agiria.
i) Onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
j) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
k) Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten salgaien garraio publikorako baimenak, Agindu honen 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
l) Egin beharreko azterlanetarako aurrekontuak, eta laguntza-gai diren gastuen proformako fakturak edo behin betikoak, eta horien azalpen memoriak.
m) Agindu honen 1.2.a artikuluan jasotako kasuan, sartu behar den pertsona fisikoaren lanbide gaitasuneko agiria, kontratua eta, baimenak indargabetu, transmititu edo horiei uko egin diela jasotzen duen ziurtagiria edo eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria.
n) Agindu honen 1.2.b artikuluan jasotako kasuan, bazkide berriak hartu dituen garraiolarien kooperatibak kooperatibaren barne-araudia eta bazkide kooperatibisten alta eta bajen egiaztagiria aurkeztu beharko du.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidea behar bezala balioesteko beharrezko jotzen duen beste edozein agiri edo argibide eskatu ahal izango du.
5. artikulua.– Kudeaketa organoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzaren ardura izango da Agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
6. artikulua.– Agirien gaineko okerrak zuzentzea.
Eskatzaileak aurkezturiko agiriek Agindu honetan eskatutako baldintzak ez dituztela betetzen ikusiz gero, hala jakinaraziko dio organo kudeatzaileak eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea utziko, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko; gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42. artikuluak ezarritako eran.
7. artikulua.– Diru-kopurua.
1.– Laguntzen diru-kopurua:
a) Agindu honen 1.2.a eta 1.2.b artikuluetan jasotako kasuetan, gehienez ere, 800.000 pezetako (4.088,1 euro) laguntza emango da egituran sartzen den pertsona bakoitzeko, eta, guztira, ezin izango da 12.000.000 pezetako (72.121,45 euro) kopurua gainditu. Enpresa edo kooperatiba xurgatzailea izango da laguntzaren onuradun eta laguntza jasoko duena.
Enpresa edo kooperatiba xurgatzailearen egituran sartzen den pertsonak 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) diru-laguntza izango du.
b) Agindu honen 1.2.c artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen %75eko laguntza emango da gehienez ere, eta inola ere ez 800.000 PTA (4.808,1 euro) baino gehiago.
c) Agindu honen 1.2.d artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen %50eko laguntza emango da gehienez ere, eta inola ere ez 4.000.000 PTA (24.040,48 euro) baino gehiago.
Aginduaren 3.h artikuluan jasotako sozietate edo elkarlaneko kooperatiba bat osatzeagatik denean, laguntza-gai diren gastuen %75eko laguntza emango da gehienez ere, eta inola ere ez 6.000.000 PTA (36.060,73 euro) baino gehiago.
d) Agindu honen 1.2.e artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen %75eko laguntza emango da gehienez ere, eta inola ere ez 4.000.000 PTA (24.040,48 euro) baino gehiago.
2.– Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua ez bada aurkeztutako eskabide guztiei aurreko idatz-zatietan ezarritako gehieneko diru-kopuruak ordaintzeko iristen, ondoren zehaztuko den hurrenkera honi jarraikiz emango zaie laguntza, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei:
1.a.– Aginduaren 1.2.a artikuluan jasotako kasuetarako eskabideak.
2.a.– Aurreko idatz-zatiko eskabideei emandakoan, dirurik baldin badago, 1.2.b artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei emango zaie.
3.a.– Aurreko guztiei emandakoan dirurik baldin badago, 1.2.c artikulukoei emango zaie.
4.a.– Aurreko guztiei emandakoan dirurik baldin badago, 1.2.d artikulukoei emango zaie.
5.a.– Azkenik, aurreko guztiei emandakoan dirurik baldin badago, 1.2.e artikulukoei emango zaie.
Hala eta guztiz ere, Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua, finkatu den hurrenkerari jarraikiz banatzen hasi, eta eskabide-mota bateko eskabide guztiei onartutako gehieneko diru-kopurua ordaintzeko iristen ez bada, eskabide-mota horretako guztien artean hainbanatu egingo da gelditzen dena.
8. artikulua.– Bateragarritasuna.
Agindu honetan arabera emandako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste pertsona fisiko edo-eta juridiko batzuk helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baina guztira jasotako diru-kopuruak ezin izango du laguntza-gai den jarduketaren kostua gainditu.
Beste laguntza edo diru-laguntza batzuk jaso eta, ondorioz, jasotakoarekin kostu hori gainditzen bada, Agindu honen babesean emandako laguntza gutxitu egingo da, aurreko artikuluan ezarritako gehieneko mugara iritsi arte.
9. artikulua.– Esleipena.
1.– Diru-laguntzen esleipena urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoari jarraikiz jakinaraziko zaie interesdunei. Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio zuzendariaren berariazko ebazpen bidez. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortuko, eta, beraz, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio bereko Garraio eta Herri Lan sailburuordeari.
2.– Sei hilabeteko epean ez bada diru-laguntza esleitzeko berariazko ebazpenik eman, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3.– Diru-laguntza guztiak ematen direnean, onuradunen zerrenda bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
4.– Agindu honetan aurreikusten ez diren kontuetan, diru-laguntzak emateko prozedurak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua bete beharko dira.
10. artikulua.– Ordainketa.
1.– Laguntza dena batera ordainduko da, ordainketaldi bakar batean, behin laguntza-gai den jarduketa burutu eta egindako gastu guztiak agiri bidez frogatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko fakturak edo laguntza-gai den gastuaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Gainera ondoko agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
– Agindu honen 1.2.d artikuluan aurreikusitako kasuan, gerentearen kontratua eta boterearen indarraldiaren gaineko notarioaren agiria.
– Agindu honen 1.2.e artikuluan aurreikusitako kasuan, egindako azterlanaren kopia bat.
– Agindu honen 1.2.a artikuluan aurreikusitako kasuan, enpresa xurgatzaileak garraiolari autonomoarekin enpresan sartzeko egindako kontratua, eta garraiolariak titular gisa zituen baimenak indargabetu, transmititu edo haiei uko egin diela adierazten duten frogagiriak.
– Agindu honen 1.2.b artikuluan, pertsona fisikoa hori kooperatiban bazkide gisa sartu dela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, bai eta bazkide horrek kooperatiban gutxienez hiru egongo dela hitz emateko aitorpena.
2.– Diru-laguntza eskuratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak 2001eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
11. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.
1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun gertatzen denak honako betebehar hauek izango ditu:
a) Diru-laguntza eskuratzeko beharrezko diren eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko diote diru-laguntza eman behar duen Administrazioari.
b) Eman zaion diru-laguntza onartu beharko du. Diru-laguntza esleitu zaiola jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten diru-laguntzari, onartutzat joko da.
c) Diru-laguntza, eman zaion horretarako erabili beharko du.
d) Helburu bererako beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortu badu, lortu duela eta nork eta zenbat eman dion jakinarazi beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzari.
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontu Epaitegiak beren lana egiteko deialdi honi jarraikiz jasotako diru-laguntzen gainean eskatzen dien informazio guztia eman beharko die.
2.– Artikulu honen 1.e puntuan adierazitako organoen ahalmena gora-behera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak diru-laguntza jaso duen jardueraren gainean bidezko jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.
12. artikulua.– Egoera aldatzearen ondorioak.
Beka esleitzeko kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, onuradunak beste administrazio batzuk edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen baditu batera edo-eta helburu bererako bestelako diru-sarrera edo baliabiderik eskuratzen badu, beka esleitzeko agindua ere aldatu egin ahal izango da, beti ere deialdi honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen jarraitzen badu.
13. artikulua.– Diru-laguntza itzuli beharra.
Onuradunak oinarri-arauetan eta diru-laguntza esleitzeko Aginduan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, organo aginpidedunak, bekadunari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du, eta, halakorik izanez gero, dagokion diru-kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko du, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu legegileak, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta diru-laguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainontzeko arauek ezarritakoa betetzeko. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondorioetarako. Guzti horrek ez du galaraziko, ordea, bestelako zehapenak jartzea, eta kalteengatiko ordainak eta, halakorik izanez gero, erantzukizun penala ere eskatzea.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Baimena ematen zaio Garraio zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainontzeko arauak aplikatzekoan sortzen diren auziei buruzko ebazpenak hartzeko.
I. ERANSKINA
I.– Kontzentrazioa bultzatzeko laguntzetarako eskabide-orria.
Lehenengo deitura:
Bigarren deitura:
Izena: ................................ NAN:
Ordezkatzen duen erakundea:...................................
Helbidea: kalea ...................................... zk.
Herria: ................................ Posta kodea
Telefonoa:
II.– Eskatu nahi den laguntza mota (jarri gurutze bat):
n a) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bi baimen duten pertsona fisikoak mugagabeko kontratuekin sozietatetan edo elkarlaneko kooperatibetan sartzeko. Sozietate eta kooperatiba horiek gainera, ibilgailu astunekin garraio publikoan aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko dute beren izen propioan, behin bat egitea burututakoan.
n b) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bi baimen duten pertsona fisikoak garraiolari kooperatibetan bazkide gisa sartzeko.
n c) Sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak sortu edo bat egiteko, edo garraiolari kooperatibak sozietate edo elkarlaneko kooperatiba bihurtzeko gastuak ordaintzeko. Hor sartuko lirateke: legelariak, notarioak, erregistradoreak, memorien inprimaketa, buletinak, tituluak, estatu, probintzia edo udalari ordaindu beharreko zergak, publizitatea, komisioak eta tituluen erabilpenerako bestelako gastuak.
n d) Sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berrietan gerente berria kontratatzeko. Laguntza gehienez ere urtebeteko soldata eta Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzeko izango da.
n e) Enpresa multzo baten kudeaketa alor bat edo gehiago bateratzea edo hainbat enpresa, sozietateak edo kooperatibak sortu edo bat-egiteko formulen bidez kontzentratzea bideragarria den ala ez ikusteko enpresen sustapen eta kudeaketan aditutako erakundeek egindako azterlanak ordaintzeko. Azterlan horiek egiteko enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzak homologatuko ditu Agindu honetan xedatutakoari jarraikiz.
III.– Eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak (jarri gurutze bat):
n a) Eskabidea, behar bezala beteta. (Aginduaren eranskinean dator eredua).
n b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
n c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
n d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.
n e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura, estatutuak eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
n f) Sozietate bat edo elkarlaneko kooperatiba bat osatzeko bat egindako edo halako bihurtutako kasuetan, horretarako akordioa bi egunkaritan eta Merkataritza-Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko iragarkiak; garraiolarien kooperatiba osatu edo bihurtutako kasuan, akordioa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko iragarkia. Gainera, akordioa indarrean dagoen legeriari jarraikiz dagokion Erregistroko izen-emate agiria.
n g) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.
n h) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordain-agiria.
n i) Onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
n j) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
n k) Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten salgaien garraio publikorako baimenak, Agindu honen 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
n l) Egin beharreko azterlanetarako aurrekontuak, eta laguntza-gai diren gastuen proformako fakturak edo behin betikoak, eta horien azalpen memoriak.
n m) Agindu honen 1.2.a artikuluan jasotako kasuan, sartu behar den pertsona fisikoaren lanbide gaitasuneko agiria, kontratua eta, baimenak indargabetu, transmititu edo horiei uko egin diela jasotzen duen ziurtagiria edo eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria.
n n) Agindu honen 1.2.b artikuluan jasotako kasuan, bazkide berriak hartu dituen garraiolarien kooperatibak kooperatibaren barne-araudia eta bazkide kooperatibisten alta eta bajen egiaztagiria aurkeztu beharko du.
Eguna: ..............................
Sinadura: ..............................
RSS